En direct

Garazi Castaño - Iker Gurrutxaga
Durango

Musika ekoizpena ulertzeko begiradak

Musikaren ekoizpenean paradigma aldaketa eman dela kontu nabaria da, baina nola bizi dute hori sortzaile eta zigiluek? Ritxi Aizpuru, Lide Hernando eta Beñat Rodrigo eseri ditugu NAIZ Irratiko mahaiaren bueltan horri buruz hitz egiteko.

Audio_placeholder

Musika ekoizpena ulertzeko begiradak

Loading player...
Beñat Rodrigo, Lide Hernando eta Ritxi Aizpuru aritu dira musikaren industriari buruz hausnarketan.
Beñat Rodrigo, Lide Hernando eta Ritxi Aizpuru aritu dira musikaren industriari buruz hausnarketan. (Aritz LOIOLA | FOKU)

Musikan dena asmatua dagoela esan ohi da, baina, aldi berean, sorpresan harrapatzen gaituzte euskal musikaren ekosistema txiki honetan ematen diren hainbat joerek. Horien inguruan gehiago sakondu nahi izan dugu ekosistema horren kide diren hiru pertsonekin. Ritxi Aizpuruk Baga-Biga ziigiluan egiten du lan, Lide Hernando Liher taldeko kidea da eta Euskal Herriko Musikarien elkarteko zuzendaritza taldean dago, eta, azkenik, Beñat Rodrigo Chill Mafia taldeko kidea da baina Iruñeko eszenako beste hainbat kontutan ere aktiboki hartzen du parte.

Bide horretatik abiatuta zortzi galdera jarri dizkiegu mahaiaren gainean eta eztabaidarako tarte ugari izan da. Musika ekoizteko moduaren aldaketaz, euskarrien ebioluzioaz, disko bat osatzeko moduaz, musikaz harago irudiak duen garrantziaz, taldearen eta proiektuen sinesgarritasunaz, autentizitateaz edota errentagarritasun ekonomikoaren bilaketaz aritu dira hausnarketan.

Eta, ez dugu ukatuko, eztabaidarako tartea labur geratu zaigu. Elkarren artean diferentzia handiak izan dituzte, kritikoak izan dira beren buruarekin eta egungo errealitatearen argazki osatuagoa edukitzeko balio izan digute kontatu dizkigutenek. 

Inor epel utziko ez duen gogoeta-tartea, zuzenean entzuterik izan ez duen orok gozatzeko modukoa, eta, batez ere, musikaren mundua nondik eta nora mugitzen den lehen eskutik jakiteko aukera ederra eskaintzen du goiko aldean klikatuta entzun daitekeen solasaldiak. Guk ondorio nagusi bat atera dugu: asko daukagu ikasteko eta hau abiada bizian doa.

Jaurlaritza Logoa