En direct

Garazi Castaño - Iker Gurrutxaga
Durango

Kultur egitarauaz gozatzen dugu, baina zer dakigu horiek programatzeaz?

Kultur programazioa zabala edukitzea, hori izaten da bai publikoaren eta baita programatzaile askoren nahia. Zer esanik ez sortzaileentzat. Horren inguruan aritu gara solasean Bilboko Bira Kulturguneko Lutxo Egiarekin eta Balio Dute kolektiboko Antton Aranbururekin.

Audio_placeholder

Kultur egitarauaz gozatzen dugu, baina zer dakigu horiek programatzeaz?

Loading player...
Amorante Pleteruenako oholtza gainean
Amorante Pleteruenako oholtza gainean (Mari Sol Ramirez | FOKU)

Urte luzeko esperientzia du Lutxo Egia bilbotarrak programazioaren bueltan, hala, aste honetan Durangoko Azokako Ahotseneako kontzertuetan aurkezle lanetan ere arituko da. 2016ko urriaren 27an jarri zuten martxan Bira Kulturgunea Bilboko Erronda kalean eta ordutik hona denetarik antolatu dute bertan.

Antton Aranburu, Mihise taldeko musikaria da eta Balio Dute zigiluaren parte dira haiek. Txikitik eragitearen beharren inguruan asko ikasi du bide honetan eta, horrez gainera, Usurbilgo Udalak abiatutako kultur eragileen mahaian aktiboki hartzen du parte.

Biek ala biek komunitatearen garrantzia, behetik gora egiten den inurri lana eta publiko gaztea euskal kultura kontsumitzera gerturatzeko dagoen beharra izan dituzte aipatutakoen artean.

Programatzeko dituzten irizpideez, zailtasunez, instituzioekin dituzten harremanez, sortzaileekin izaten duten tratuaz eta euskal kulturaren kontsumoaz galdetu diegu eta hiru ordu laurdenez aritu gara solasean. Aberasgarriak izan dira egin dituzten gogoetak eta denok gozatzen ditugun kultura espazioen funtzionamenduaren inguruan asko ikasi dugu beren eskutik.

 

Jaurlaritza Logoa