Zuzenean
Bueltan da Durangoko Azoka, ohiko formatuarekin eta murrizketarik gabe, eta nahiz eta kontu asko lotu gabe egon, «antolatzaileek, bisitariek, parte hartzaileek edo sortzaileek azokarik onenetako bat bizitzeko moduko azoka prest» daukatela adierazi du Izaskun Ellakuriaga Gederiaga Elkarteko komunikazio arduradunak.
Ellakuriagarentzat, Durangoko azoka antolatzeak alde batetik «buruko mina eta haserrea» sortzen dion arren, beste alde batetik «poztasun itzela» sentitzen duela aitortu du, lan talde txiki horrek egiten dituen «gauza handiak» eta emaitzak ikustean. Izan ere, lau lagunek eramaten dute dena aurrera, koordinazio lanak eginez, nahiz eta gero inguruan jende gehiago egon.
Kulturzaleek 248 stand, 930 nobedade eta 270 kultur ekitaldi izango dituzte eskura, euskal kulturaren «eztandaz» gozatzeko. Lan handia dago, beraz horren guztairen atzean, eta nahiz eta lan potoloa aste santuako oporren ostean hasi, Azokaren lehenengo egunetik hasten dira hurrengo edizioa prestatzen, Ellakuriagak azaldu duenez.
Azokaren beharizana denek dukatela nabarmendu du Ellakuriagak, «merkatua handia» delako, eta «ikusgarritasunean baliabideak» behar direlako. Durangoko azokak ikusgarritasun itzela daukan arren, urtean zehar sortzaileek bizi duten egoera kritikatu du: «Hau isla bat da, gero urtean zehar sortzaileei inork ez die kasurik egiten»
Ikusgarritasun hori emateko helburuarekin, programazio paraleloa antolatzen dute urtero durangoko Azokan, eta Kultur disziplinak kontuan hartuta antolatzen dira guenak. Saguganbara, esaterako, familiei eskeinitako gunea da. Ahotsenean, bestalde, musika eta literatura arloentzako espazioa da. Euskarzko ikus-entzunezkoak, berriz, irudienean kokatzen dira. San agustin kultur gunean antzerki maratoia antolatzen dute. Eta azkenik, landako guneko areto nagusian zabalkunde handiko lanak aurkezten dira. Aurten, gainera, Gazte Eztanda egun berezia antolatu dute abenduaren 9an , gazteei dei berezia egiteko.
57. edizioa da aurtengoa, eta lehen edizioaren bultzatzaileak izan ziren Leopoldo Zugaza eta Jesus Astigarraga ekarri ditu gogora Ellakuriagak: «Leopoldo eta Jesus gogoan izango ditugu azoka osoan zehar, pasilloetatik pasatzen zaretenean ikusiko dituzue moduren batean». Duela hilabete eskas zendu ziren biak.