En direct

«Hezkuntza departamentua herri berdineko haurren desberdinkeriaz jokatzen ari da»

Larragako eskola publikoan, 12 familiek euren seme alabak D ereduan matrikulatzeko eskaera gauzatu dute. Eredua ezartzen ez bada, «kanpora» joan beharko dituztela gaitzetsi du Behatokiko kide den Agurne Gaubekak.

Audio_placeholder

«Hezkuntza departamentua herri berdineko haurren desberdinkeriaz jokatzen ari da»

Loading player...
Agurne Gaubeka Behatokiko zuzendaria.
Agurne Gaubeka Behatokiko zuzendaria. (Iñigo URIZ | FOKU)

Bi mila biztanleko herria da Larraga. 12 familiek euren herriko eskola publikoan D eredua ezartzeko eskaera luzatu diote Nafar gobernuari, baina ez dute erantzunik jaso. Lehen kontaktua ostegunean burutuko dute. Agurne Gaubeka ez dago oso esperantzakor gertatu daitekeenarekin. «Ez dakigu ze terminotan izango den bilera. Gainera, aurrekariak badaude Nafarroan, batik bat eremu misto eta ez euskaldunean, non erakusten digutenak oztopoak hor daudela».

Arazoa euskara ikasi eta euskaraz bizitzeko «oztopoetan» oinarritzen dela azaldu du Behatokiko ordezkariak. «Berdintasuna» eskatu du, Nafarroako gobernuak behin eta berriro eragozpenak jarri arren. «Ziurrenik Gil-Sevillanok esango digu D eredua ireki aurretik, eskola mapa foru agindua aldatu behar dela, eta hori egiteko hilabete batzuk beharko dira».

Larragan D hizkuntza eredua ez bada ezartzen, alternatiba Tafallara joatea izango da, egunero 34 kilometroko joan etorria eginez.

 

Jaurlaritza Logoa