En direct

Sutan Bang

Esku Artean | Lehendabizikoa, udako aje emozionalarekin

Sutan Bang 3x1. Udan irakurritakoak ekarri ditugu: nobela beltzak, historikoak eta nobela autobiografikoak. Noski, Falcó, Risto, eta Elixabete II.-ari kuku bat egin diegu.

Audio_placeholder

Esku Artean | Lehendabizikoa, udako aje emozionalarekin

Loading player...

Udako aje emozionalarekin estreinatu dugu ‘Esku Artean’ podcastaren hirugarren denboraldia. Aurten gainera NAIZ irratiaren eskutik.

Hilabeteak pasa ditugu hondartzan, lagunekin eta, batez ere, irakurtzen. Horregatik estreinako saio honetan udan irakurritakoa gogoratu dugu eta gomendapen batzuk egin. Batzuk asko gustatu zaizkigu, baten batek hotz utzi gaitu: El Mentiroso (Mikel Santiago, Ediciones B 2020), Malibu Rising (Taylor Jenkins Reid, Ballantine Books 2021), La voz dormida (Dulce Chacón, Alfaguara 2020), The Bell Jar (Sylvia Plath,  Harper Perennial Clasiccs, en 1971) eta Berriro itzuliko banintz (Xabier Etxeberria, ELKAR 2018).

Kotileoak ezin alde batera utzi, eta noski, nanosegundua eta metabertsoa elkartu dituen emakumea, Tamara Falco aipatu dugu. Aipatu ditugu Escanes eta Risto ere: banatu, dirua lortu eta apaiz bihurtu! Negozio borobila. Noski, nola ez, Elixabete Ingalaterrako erreginak ere izan du bere tartea.

 

Jaurlaritza Logoa