En direct
‘Fernando Sasiain Brau. Donostiako alkate errepublikanoa: historiaren ahaztura liburua’ du izena Xabier Urmenetak eta Iñaki Markezek idatzitako liburua. Bertan, Sasiain Brau politikariariaren bizitza errepasatzen da.
Donostiako Hernani kalean jaio zen gaur egun nahiko ahaztuta dagoen politikari garrantzitsu hau. Gurasoak tolosarrak ziren (Fernando Sasiain Munita eta Petra Brau). Valladoliden Zuzenbidea ikasi zuen eta Primo de Riveraren garaietan, aitaren ideologia jarraituz, Unión Republicana alderdiaren kidea izan zen.
1930ean izendatu zuten Sasiain Donostiako alkate. Kargu hori 1936ko abuztuan utzi behar izan zuen, estatu kolpearekin, eta ihes egin zuen. Besteak beste, Sasiainen agintaldian San Telmo museoa inauguratu zuen (1932ko irailaren 4an) eta haren oroimenez, gaur egun museo horren eraikin berriak Sasiainen izena dauka.
Amaiera tristea izan zuen Fernando Sasiainek. 1950ean Donostiara itzuli zen. Ordurako bere ondasun guztiak frankisten eskuetan zeuden. Arazo psikologiko handiak izan zituen, depresio handiak alegia. 1957an Palentziako psikiatrikoan hil zen, malenkonia larriak jota.