En direct

Peli Lekuona

«Ez estutu eskua gehiegi Francori, min egingo diozu gizajoari»

Gizon indartsua zen Juan Inazio Perona oriotarra, gihartsua eta «hatzapar gogorrak». 1971ak Oriok Kontxako Bandera irabazi zuen eta Francisco Francoren eskutik jaso zuten bandera. Ederki gogoratzen du momentua Inaxio Arraunlariak.

Audio_placeholder

«Ez estutu eskua gehiegi Francori, min egingo diozu gizajoari»

Loading player...
Franco diktadorea Azore ontzian
Franco diktadorea Azore ontzian (Kutxa Fundazioa)

Orioko Inazio arraunlariak ongi ezagutu zuen Francoren Azore ontzi. Inaziok Kontxako bandera irabazi baitzuen Orioko eskifaiare eta diktadoreak eman zion bandera. 1971 urtea zen, «estropada erraz irabazi genuen, baina itsasoa zatarra zegoen».

Umorez gogoratzen du nola Donostiako alkatea berarengana hurbildu zen eskari bat egiteko: mesedez, ez estutzeko eskua gehiegi Francori, min egingo ziola. «Nik hatzapar gogorrak nituen eta no le aprietes al pobre hombre» esan omen zion alkateak.

 

 

Jaurlaritza Logoa