En direct

Bigarren Kafea

Historiako arte lapurreta handienak

Duela hilabete Jon Buesak, EAJko goi kargudun ohiak, duela 46 urte desagertutako eskultura bat itzuli zuen. Hortik abiatuta, historiako arte lapurreta esanguratsuenak kontatu dizkizuegu Bigarren Kafean. 

Audio_placeholder

Historiako arte lapurreta handienak

Loading player...
Bostongo Garner museotik 13 artelan lapurtu zituzten.
Bostongo Garner museotik 13 artelan lapurtu zituzten. (Isabella Stewart | Gardner Museum)

Atzo goizean, Maastricht (Herbehereak) hiriko Tetaf arte azokan, lau gizon erakusketako pieza batzuk lapurtzen saiatu ziren. Dotore jantzitako lau lapurrek Londresko Symbolic & Chase bitxigileen beira-arasa puskatu zuten, bisitarien aurrean. Poliziak lapur bat etxilotu du, baina beste hiruek ihes egitea lortu dute. 

Film bateko istorioa dirudien arren, ez da azken hamarkadetako arte lapurretarik ikusgarriena. Askotan, bizitza fikzioa baino askoz surrealistagoa da. Bigarren Kafean, doinu misteriotsuen artean, lapurreten munduan murgildu gara. 

Komunzulo batean agertu ziren Van Gogh, Gauguin eta Picassoren artelanak; 1991ko urtezahar gauen Oxfordeko Ashmolean Museotik lapurtutako Cezanné-en artelana; Sekula agertu ez den Davidoff-Morini biolina edo 20 urteren ostean, etxera itzuli zen Gustave Klimten 'Emakume baten erretratua'. 

Jaurlaritza Logoa