En direct

Naiz Irratia

'Jan nazazu' single berria aurkeztu du Popatik Bandak

Irailean irtengo da argitara Popatik Bandaren 'Maitatzeari' lehen diska, eta single berria primizian eskuratzeko aukera izan du Naiz Irratiak. ''Jan nazazu' du izena, eta Aingeru Mayorrek esan digunez, maitaleen arteko elkartze erotiko bati «hitz zuzenak» jarri nahi izan dizkion abestia da.  

Audio_placeholder

'Jan nazazu' single berria aurkeztu du Popatik Bandak

Loading player...
Xabier Crehuet musikaria, Popatik bandako kidea, Bigarren Kafea saioan
Xabier Crehuet musikaria, Popatik bandako kidea, Bigarren Kafea saioan (Bigarren Kafea)

Bizitzako kasualitateak elkartu zituen Aingeru Mayor, Ekaitz Goikoetxea eta Xabier Crehuet 'Ipuinetan ez bezala' kantuaren baitan. Naizen elkartearekin elkarlanean, haur transexualen errealitatea bistaraztea izan zuen helburu abesti hark; Naiz Irratian horren inguruko challenge-a ere egin zuten Bigarren Kafea saioan

Topaketa hark aho zapore gozoa utzi zien kideei, eta hasiera batean kolaborazio puntuala zena betikotzekotan da: ikuskizun poetiko-musikal bat hasi dira han-hemen eskaintzen, eta aurreratu dute  Popatik Bandak irailean izango duela kalean bere lehen diska. 'Maitatzeari' jarri diote izenburu, eta Naiz Irratiak primizian eskuratu ahal izan du single berria: 'Jan nazazu'. «Maitatzearen inguruko diska izango da eta guk maitatzeko modu edo estilo ezberdinak batu nahi ditugu bertan. Kanta honetan hitz zuzenak eta argiak erabili nahi genituan, maitaleen arteko elkartze erotiko bat, elkar-maitatze, elkar-gozatze, elkar-laztantzeari hitzak jarri nahi genizkion», azaldu du taldeko kide Aingeru Mayorrek. 

 

 

Jaurlaritza Logoa