En direct

Bigarren Kafea

Kultura proposamenak; bi telesail, bi film eta bideo-joko bat

Aste honetan, ikusi beharreko film eta telesailen zerrenda osatzeaz gain, Idoia Dávila Uzkundunek bideo-joko bat gomendatu digu, 'Poinpy'. 

Audio_placeholder

Kultura proposamenak; bi telesail, bi film eta bideo-joko bat

Loading player...
Tommy Shelby -encarnado por el irlandés Cillian Murphy- lidera el clan de los Peaky Blinders. (BBC)
Tommy Shelby -encarnado por el irlandés Cillian Murphy- lidera el clan de los Peaky Blinders. (BBC)

Astelehenero, Puri-purian tartean, Idoia Dávila Uzkudunek ikus-entzunezkoen gomendio zerrenda osatzen digu. Gaurkoan bi telesail eta bi pelikula aukera ditu; horien artean, estreinatzear dagoen bat.

Trees of Peace - Ekainak 10

Alanna Brown gidoigilearen lehen filma estreinatu berri du Netflixek. Protagonistak Ruandako 1994ko Tutsien aurkako genozidioan bizirauten saiatzen ari diren lau emakume dira, soto batean gordeta daudenak. Emakume Hutu bat, Tutsi bat, moja bat eta estatubatuar bat. Hasieran  bakoitzaren sinismenen inguruan eztabaidatuko dute, baina azkenean lotura sendoak eratuko dituzten lur-azpian ematen dituzten 80 egun horietan. 

The Unbearable Weight of Massive Talent - Ekainak 17

Tom Gormicanek zuzendutako film honetan Nicolas Cagek bere burua interpretatzen du. Sosik ez duen pertsona bat da, eta Javi izeneko fan dirudun xelebre baten (Pedro Pascal) proposamena onartzen du haren urtebetetze festara joateko; baina badirudi Javi mundu mailako kriminala dela. 

Abenturazko komedia bikaina osatu dute, Cage eta Pascalen arteko kimikari esker hein handi batean. Haien arteko erlazioa da filmaren bihotza. 

Peaky Blinders - Ekainak 10

Steven Knight zuzendariak sortutako telesailaren azken denboraldia estreinatu zuten ostiralean. Birminghamen kokatzen da istorioa, Lehen Mundu Gerraren ostean. Peaky Blinders izeneko banda kriminal baten abenturak kontatzen ditu telesailak.

Peaky Blinders hirian 1880eko eta 1910eko hamarkaden artean aktibo zegoen talde baten benetako izena da, baina telesaileko gertakizunak fikziozkoak dira. Protagonista Tommy Shelby da, Cillian Murphy famatu egin duen pertsonaia. 

Sei atalek osatzen dute azken denboraldia, baina istorioa ez da hor amaituko; Knightek azaldu duenez, pelikula batekin amaitu nahi du kontakizuna.

Becoming Elizabeth - Ekainak 12

Anya Reiss da telesail berri honen sortzailea. Gainera, Justin Chadwick, Udayan Prasad eta Catherine Morsehead aritu dira zuzendari lanetan. Thriller bat dirudien telesailaren hasierak Ingalaterrako Henry VIII.aren heriotzaren gauan kokatzen gaitu.

Erregearen hiru seme-alabak biltzen dituzte gela berean. Edward, Jane Seymourren semea; Mary Tudor, Aragoiko Katalinaren alaba; eta Elizabeth, Ana Bolenaren alaba. Hiru hauen artean protagonista Elizabeth da eta bere nerabezaroa ezagutuko dugu telesail honetan. Interesgarria da haur inozente baten eta emakume boteretsu baten erdibidean dagoen Elizabeth ikustea. 

Horiez gain, bide-joko bat proposatu digu Dávilak. 

Poinpy - Ekainak 10

Netflixek orain bideo-jokoak ditu bere eskaintzaren baitan, eta horietako bat da Poinpy. Downwell plataforma-jokoaren sortzailearen joko berria da. Hau, ordea, koloretsuagoa da, eta beheruntz joan beharrean, goraka egin behar dugu, munstro goseti batengandik ihesi.  

Jaurlaritza Logoa