En direct

NAIZ Irratia

Buru osasunari eta covid-aren epe luzeko sintomei begiratua tertulia zientifikoan

Asko mintzatu gara azken bi urteetan covid-aren sintoma fisikoez, baina beharbada arreta gutxiago jarri diegu epe luzeagorako diren sintomei; buru osasunari, esaterako. Horretaz, eta epe luzeagorako beste sintomei buruz jardun gara Izortze Santin eta Koldo Gartzia zientzialariekin. 

Audio_placeholder

Buru osasunari eta covid-aren epe luzeko sintomei begiratua tertulia zientifikoan

Loading player...
Pandemiak buru osasunean eragin nabarmena izan duela egiaztatu dute profesionalek. (GETTY)
Pandemiak buru osasunean eragin nabarmena izan duela egiaztatu dute profesionalek. (GETTY)

Pandemiak gure buru osasunean izan duen eta gaur egun duen eraginari begira jarri gara aste honetako Informazioaren Harian. Astelehenean Nahia Idoiaga psikologoa pasa zen gure mikrofonoetatik, eta azpimarratu zuen osasunaz ari garenean fisikoari erreparatzen diogula bereziki, eta hori aldatu egin behar dela, pandemia eragin nabarmena izaten ari dela azpimarratzearekin batera. 

Hori guztia baieztatzera etorri da Nafarroako Unibertsitateak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Nafarroako Lan eta Osasun Institutu Publikoak asteon argitaratu duten ikerketak: gazteengan eragina bete-betean izan duela. 

Horrekin guztiarekin bat etorri dira Izortze Santin eta Koldo Gartzia zientzialariak; uste dute behar baino arreta gutxiago jarri zaiola buru osasunari, eta beharrezkoa litzatekeela baliabide publiko gehiago bideratzea buruko gaixotasunetara. Sare publikoan gutxien kontuan hartzen den eremua dela esan dute. 

Tertulia borobiltzeko, bularreko haurren heriotza ekidin dezakeen argi izpi baten berri eman digu Santinek: heriotza horiek ekiditeko biomarkatzaile bat atzeman dute, nahiz eta ikusteke dagoen zein garapen izango duen etorkizunean. 

Jaurlaritza Logoa