En direct 00:00h - 02:00h

Bigarren Kafea (Errepikapena)

02:00h - 03:00h

Paraleloan

Oihana Azkue

03:00h - 05:00h

Zebrabidea (errepikapena)

Oihana Azkue eta Ekhiñe Zapiain

Bigarren Kafea

Peru Galbete: «Musika hautsi egin daiteke, ez da hain perfektua»

Apirilaren hasieran argitaratu zuen Peru Galbetek bere azken lana, 'Beiratu' diskoa. Barrura begiratuz idatzi ditu diskoa osatzen duten hamabi kantuak. 

Audio_placeholder

Peru Galbete: «Musika hautsi egin daiteke, ez da hain perfektua»

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 

Begiradak, beiratzea, haurtzaroa, egurrezko begiak... 'Beiratu' izena du Peru Galbetek aurten argitaratu duen lanak, bakarlari gisa argitaratu duen laugarrenak. Begiratu eta beira hitzen arteko hitz-jolasa baliatu du lanari izena jartzeko; batetik, begiratu, zerbait edo norbaitengana begiak zuzentzea eta bestetik, beiratzea, gauza bati beiraren itxura edo ezaugarriak ematea. 

Kanpora eta barrura begiratu behar izan du diskoa osatzeko. Hala ere, «pandemian agian gehiago barrura» aitortu digu. «Prozesu luze eta aberatsa izan da, aurreko diskoa atera baino lehen hasi ginen proiektu honekin». Diskoan beraz, pandemia aurreko abesti batzuk eta pandemia osteko beste batzuk bildu ditu. 

Bakarkako proiektua den arren, bidaide asko izan ditu sormen prozesuan. Ekoizpenean Paxkal Irigoyenen laguntza izan du, eta saxofoia, teklatua eta gitarra elektronikoan aritu da; Xanti Etxeberriak grabatu du kontrabaxua, Jurdana Ochoak biolina eta Miryam Moralesek biolontxeloa. Gainera, Anari Alberdik 'Amets Hura' abestian parte hartu du. «Oraingoan konpainia gehiago nahi nuen, jende gehagorekin diskoa osatzea eta denen erritmoetara ohitzea».

Gaur Bigarren Kafeko elkarrizketa akustikoetara etorri da, laborategiko pianoari melodia ederrak ateratzeko prest.

Jaurlaritza Logoa