En direct

Bigarren Kafea

Mundu berri asko Neonaren 'Mundu Berri Bat' diskoan

Natali gisa ezagutu genituen lehenik, jada urrun dirudien 2017an. Eta bi urte geroago, 'Garena' diskoa argitaratu zuten. Orain, Neona izenpean, 'Mundu Berri Bat' argitaratu dute. 

Audio_placeholder

Mundu berri asko Neonaren 'Mundu Berri Bat' diskoan

Loading player...

Azalberritan esnatu dira pandemia ostean Natali Izagirre, Ixak Arruti, Andres Insua, Gorka Mendizabal eta Oihana Rodriguez. Orain gutxi argitaratu dute Neona izenarekin argitaratutako lehen lan luzea: 'Mundu Berri Bat'.

Izen berri bat, disko berri bat eta mundu berri bat. «Taldearen izaera aldatu egin zen, baita musika ere, eta salto egitea erabaki genuen» azaldu digu Izagirrek. Horrela, Natali atzean utzi eta Neona izena hartu zuten; «taldearentzat erabaki koherentea zela iruditu zitzaigun», azpimarratu du Rodriguezek. 

«Diskoa prestatzen hasi ginenean, ez genuen proiektu bat buruan, kantu bakoitzari behar zuena eman genion». Kolore aniztasun hori da diskoaren ezaugarri nagusiena; abesti batzuk metal estilotik gertu daude, eta beste asko aldiz R&B girokoak dira. 

Horregatik, mundu asko ditu 'Mundu Berri Bat' diskoak. «Gure mundu berri bat sortu genuen, errealitatetik atera eta ihes egiteko» esan digute. «Abestiak konposatzerakoan, musikari bezela sortu ordez, sortzaile gisa sortu nahi izan ditugu».

Bigarren Kafera etorri dira Neona taldeko Natali Izagirre eta Oihana Rodriguez.

Jaurlaritza Logoa