En direct

NAIZ Irratia
Entrevue
Garbiñe Aranburu
LABeko idazkari nagusia

«Koiuntura aldatzen da; oinarria ordea ez, sistema kapitalista»

«Banaketa politiketan» jarriko du azpimarra Maiatzaren Lehenean LAB sindikatuak. Langileen Egunaren atarian egoera ekonomiko eta sozialaren balorazioa ekarri du Naiz Irratira Garbiñe Aranburu idazkari nagusiak. Egungo krisia iraultzeko «soldatak duindu» behar direla aipatu du besteak beste.

Audio_placeholder

«Koiuntura aldatzen da; oinarria ordea ez, sistema kapitalista»

Loading player...
Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusia Donostiako Naiz Gunean
Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusia Donostiako Naiz Gunean (Hegoi Belategi)

Covid-19a lehenik eta Ukrainako inbasio jarraian. Industria arloko enpresen hornidura arazoak, argindarraren prezio altua ala neurrigabeko inflazioa... egungo krisi ekonomikoa hauspotu duten faktore ezberdinak omen dira. Baina argi dute LAB sindikatuan, unean uneko testuingurua gora behera, arazo berdina dagoela beti jatorrian. «Koiuntura aldatzen da; oinarria, ordea, ez, sistema kapitalista, heteropatriarkal eta ekozida» nabarmendu du LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk.

Inflazioa %9,6koa izatera heldu da Hego Euskal Herrian, eta herritarrek euren eros ahalmenaren %10 galdu dute azken asteetan. Egoera horretan Lakuako Gobernutik, esaterako, soldatak azkarregi ez igotzera deitu dute, inflazioa are gehiago ez hazte aldera. Lakuari «patronalaren interesen menpe» aritzea egotziz, «onartezina» da Aranbururen esanetan «langileoi behin eta berriz eskatzea gerrikoa estutzea».

Izan ere, paradoxikoa dirudien arren, herritarron pobretzea ematen ari den bitartean BPGk gora egin du eta zenbait sektoreetako enpresa handiek inoizko etekin handienak izan dituzte. Langileon «soldatak duindu» eta eliteenak mugatu beste biderik ez dago LABeko idazkari nagusiaren arabera, «ondasunaren banaketaz hitz egin behar da. Gutxieneko soldata bat ezarri KPIaren arabera eguneratuz eta bada garaia gehiegizko soldatari buruz eztabaidatzen hasteko. Ikusten dugulako IBEX 35ean dauden enpresariek ez dutela inolako arazorik euren soldatak eguneratzeko».

Lanaren banaketa

Hain zuzen «banaketa politiketan» jarriko du indarra LABek aurtengo Maiatzaren Lehenean. «Zeri buruz ari garen banaketari buruz ari garenean? Gure ustez bada garaia zaintza lan guztiak aitortzeko eta berrantolatzeko». Zaintza lanak herritar guztion ardura izan behar dutela gogora ekarriz, hau guztia «emakumeon bizkarretik» kentzearen beharraz mintzatu da Aranburu, zeinak aipatu duen  ere «ondasunen banaketa ezberdin bat» ere beharrezkoa dela.

'Altxa, egin dezagun posible' lelopean ospatuko du aurten LABek Maiatzaren Lehena.

 

Jaurlaritza Logoa