En direct

Naiz Irratia

Eskola Txikiek ekainaren 12an ospatuko dute euren eguna, Errezilen

Eskola Txikiek ahalegin handia egiten dute biziraun eta herri txikietako haurrek behar moduko hezkuntza jaso dezaten. Errealitate hori emango dute ezagutara ekainean egingo duten Eskola Txikien jaian. 

Audio_placeholder

Eskola Txikiek ekainaren 12an ospatuko dute euren eguna, Errezilen

Loading player...
2021ean ospatu zuten eskola txikien jaia Aizarnan, eta horri lekukoa hartuko dio aurten Errezilek
2021ean ospatu zuten eskola txikien jaia Aizarnan, eta horri lekukoa hartuko dio aurten Errezilek (Eskola Txikiak)

Aurtengo jaiaren antolaketa Errezilgo eskolari egokitu zaio. Bertako gurasoa da Oihana Trula, eta azaldu du gurean adin guztietarako egitaraua osatu dutela ekainaren 12rako. 

Eskola txikien egunarekin, «halako ikasguneek duten garrantzia» aldarrikatuko dute. izan ere, Trulak berak azaldu duenez, bera Errezilera joan ostean konturatu ze «eskolek zer nolako bizia» ematen dioten herriari. 54 haur ditu Errezilgo eskolak: 19 haur hezkuntzan eta 35 lehen hezkuntzan. EAEko hezkuntza publikoaren parte da eta lehen hezkuntzako seigarren maila arteko eskaintza du. Ondoren, ikasleen aukera Azpeitiara joatea da.

«Aniztasuna, landa inguruan eta oso euskaldunak izateaz» bereizten dira eskola txikiak Trulak borobildu duenez. 

Jaurlaritza Logoa