En direct

Hegoi Belategi

«EBk azalaren kolorearen arabera erantzun ezberdinak ematen dituela salatu nahi dugu»

Bidasoako uretan Ibrahima Diallo gaztearen gorpua agertu ostean, elkarretaratze berri bat deitu du Irungo Harrera Sareak Diallorena ekidin zitekeen beste heriotza bat izan zela salatzeko. EBren migrazio politika salatu du harrera sareko Ion Arangurenek.

Audio_placeholder

«EBk azalaren kolorearen arabera erantzun ezberdinak ematen dituela salatu nahi dugu»

Loading player...
8 dira jada Bidasoa ibaian eta mugatik gertu zendu diren migratzaileak.
8 dira jada Bidasoa ibaian eta mugatik gertu zendu diren migratzaileak. (Andoni CANELLADA | FOKU)

Pasa den asteazkenean Ibrahima Diallo gaztearen gorpua topatu zuen Guardia Zibilak Bidasoako uretan. Diallo martxoaren 12 desagertu zen, korridore seguruen faltan, Bidasoa ibaia zeharkatu nahian. Bidasoan edota mugatik gertu hiltzen den 8. migratzailea da.

Diallo oroitu eta «Europar Batasunaren goi mailako arrazakeria» salatzeko batu dira gaur (apirilak 2) San Juan Plazan, Ion Aranguren Irungo Harrera Sareko kideak azaldu duenez. Ukrainako gerratik ihesi doazen errefuxiatuekin alderatuz, bistakoa da, europar erakundeen jarrera zeharo ezberdina dela Afrikatik edota Asiatik datozen migratzaile eta errefuxiatuekiko. «EBk azalaren kolorearen arabera erantzun ezberdinak ematen dituela salatu nahi dugu» adierazi du elkarretaratzea hasi berritan, Ion Arangurenek.

Jaurlaritza Logoa