En direct

Lurpeko musika azaleratu du beste behin Iker Bárbarak ‘Zarata’ tartean

Aniztasuna izan da nagusi ekarri dizkigun kantuetan, baina guztiek ere badute elementu bat komunean: underground mugimenduko proiektuak dira.

Audio_placeholder

Lurpeko musika azaleratu du beste behin Iker Bárbarak ‘Zarata’ tartean

Loading player...
Portugaleteko Chivo taldeak disko berria du bidean.
Portugaleteko Chivo taldeak disko berria du bidean. (Conserje del UNIVERSO)

Astero legez lau abesti luzatu dizkigu Iker Bárbara kazetari bilbotarrak MusikHaria saioan. Aste honetan ezezagunak zitzaizkigun proiektuak ezagutarazi dizkigu Bárbarak eta denetariko doinuak jorratzen dituzte.

Benizze aurkeztuz hasi du tartea. Benizze izenaren atzean Beñat Goitia musikari gasteiztarra dago, Montauk taldean ibilitakoa. «Frantziar elektronika, trapa eta horrelako doinuak jorratuko ditu. Gainera, aurreratu du diskoan hiru kolaborazio izango dituela; Euskal Herriko bi erreferente nagusiak eta egun xarmarik handiena duen euskal taldea. Orain diskoa atera zain egon beharko dugu zeintzuk diren jakiteko», kontatu digu irribarrez Zarata Mondosonoroko zuzendariak.

La La Pérez proiektua aipatu digu segidan bilbotarrak. Ama Say, Basurita, Dry Flies eta Yellow Big Machine taldeetan ibilitako musikariak dira talde hau osatzen dutenak eta ‘Grounded’ izeneko EPa kaleratu berri dute. 

Segidan, Posnic bikoari buruz aritu gara. Madril eta Iruñea artean dagoen proiektua da Ana eta Césarrek osatzen dutena eta lehen lana kaleratu berri dute, ‘Fill your Guts’ deiturikoa. Electro-poparen eta post-punkaren arteko hibrido bat sortu dute eta ‘Abomination’ EPari jarraipena eman lan honekin Posnicekoek.

Bukatzeko, Chivo Portugaleteko taldea ekarri digu Iker Bárbarak. ‘Ouroboro’ izeneko diskoa kaleratzear dira eta hango aurrerapen kantua luzatu digu bilbotarrak. Stoner soinuak jorratzen dituen talde honek 2010ean atera zuen lehen diskoa eta 12 urte beranduago forman jarraitzen duela erakutsi du berriki ateratako abestiarekin.

Hauek dira, beraz, aste honetarako hautatutako kantuak:

– Benizze - Bazatoz?

– La La Pérez - Stirling Moss

– Posnic - Fall for it

– Chivo - Phony Braggart

Jaurlaritza Logoa