Zuzenean

Iker Gurrutxaga
NAIZ Irratia. MusikHaria saioko gidaria

Eklektizismoa nagusi azken ‘Zarata’ tartean

Osatu eta gero bueltan izan da Iker Bárbara aste honetan MusikHaria saioan eta punta batetik bestera eraman gaitu egin duen hautaketarekin.

Audio_placeholder

Eklektizismoa nagusi azken ‘Zarata’ tartean

Loading player...
Meltdown taldearen errautsetatik jaio da Lvner talde hernaniarra.
Meltdown taldearen errautsetatik jaio da Lvner talde hernaniarra. (landa_a)

Aurreko astean ‘Zarata’ tartea modu berezian izan genuen, Ikerren ahotsik ez baina bere kantuak bai entzun genituela. Hautaketan Habi, Tzar, Iseo & Dodosound eta Ben Yart entzun genituen. 

Orain, sendatu eta gero, bere presentzia izan dugu bueltan eta mutur batetik bestera eraman gaitu hautatu dituen abestiekin. Benizze Gasteizko artistarekin hirekin zuen saioa, «elektronika fina» jorratzen du Iker Bárbararen esanetan. Pop kutsua duten abestiak diren arren, egia da erabiltzen dituen soinuek beste giro batetara eramaten gaituztela.

Natalia Lacunza eta Karma C artisten arteko kolaborazioa ekarri du bigarren tokian. «Bitxia da hainbeste jarraitzaile dituen artista bat undergroundean erabat murgilduta dagoen beste batekin kolaboratzen ikustea. Nafarrak dira biak eta hortik sortuko zen harremana ziurrenik», aipatu digu Zarata MondoSonoroko zuzendariak.

Lvner talde hernaniarraren debuteko singlea ere entzun dugu aste honetako kolaborazioan. «Meltdown taldearen errautsetatik sortu da Lvner, oraindik ahoskatzen ez dakigun arren, kar-kar. Hardcore melodikoaren bueltan dabiltzala esan dezakegu, baina ea zer nolako bidea egiten duten», aipatu du kazetari bilbotarrak.

Bukatzeko, aurreko asteko artistetako bat ekarri digu Iker Bárbarak, baina kolaboratzaile moduan. «Iseok disko berria aterako du aste honetan, baina kolaborazio bat ere ikusi dugu tartean. Leire Villanueva ‘Iseo’-k abesteko duen gaitasuna ezaguna genuen, baina kasu honetan bolero bat abestera pasa da eta oso ongi egin du, gainera. Luis Fercán da kantuaren egilea eta emaitza dotorea geratu zaie», bukatu du Bárbarak.

Hauek dira, beraz, aste honetako lau abestiak:

– Benizze - Zilarrezko bala

– Natalia Lacunza ft. Karma C - Todo va a cambiar

– Lvner - Closing doors

- Luis Fercán ft. Iseo - Color miel

Jaurlaritza Logoa