En direct
Giorgio Morandi margolari ezagunaren lanarekin izango da elkarrizketan Alain Urrutia margolari bilbotarra. Edo hobe esanda, bi artisten lanak izango dira elkarrizketan. ARCO 2022, Arte Garaikidearen Azokaren abiatuko dute bihar eta bertan izango da ikusgai 'Painting is a Mental Thing' proiektua. «Izenburua Leonardo Da Vinciren esaldi batetik hartutako zati bat da, baina oraindik gaur egun pisua du esaldiak» esan digu Alain Urrutiak.
XX. mendeko maisu handietako baten eta margolari gazte baten arteko lanen «asonantziak eta marruskadurak» islatzen ditu proiektuak. «Jende askorentzat pintore aspergarria da, beti bodegoiak egiten zituelako» onartu digu Urrutiak. Ez da harritzekoa, Morandik egin zuen bidairik luzeena, etxetik 34 kilometrotara izan baitzen.
Badira hainbat elementu biek landu dituztenak. Materia eta objetuak eraldatu nahia, emozioa eta metodoa, materia eta arintasuna, errealitatea eta irudimena nahastea… «Pandemiak sortutako harreman bat izan da gure artekoa».
Errealitatea badu helduleku, baina bilaketa ere izan da Alain Urrutiaren sorkuntzaren motorra azken urteotan… Eta guk bilaketa horren inguruan, eta bihartik otsailaren 27an Madriden izango den lan horren inguruan jakin nahi genuen gehiago.