En direct

Telmo Trenor

∫ateliteak x 99

Audio_placeholder

∫ateliteak x 99

Loading player...
This Ist
This Ist (∫ateliteak)

99 saio bete ditu '∫ateliteak' irratsaioak, eta bi zifra dituen azken edizioa izanik, zerbait berezia ekarri nahi izan dugu oraingo honetarako. Lehen saioan izan genuen gonbidatu berari luzatu diogu gonbita. Hori bai, DJ set formatuan egin nahi izan dugu oraingoa, lehen aldi hartan bere gustu zein gomendioen berri eman baitzigun 'In Touch' atalean.

Lander Sistiaga, This Ist ezizenez ezagunagoa jarri dugu gaur gure espaziontziaren bolantean eta housea, bass musika, hip hopa eta beste mila estilo nahastu dizkigu maisuki 45 minutuko mix benetan elegantean. Dantzan jarri zaituzte ziur!

Saioaren azken minutuetan berriz, aste honetan era lazgarrian joan zaigun Leire Iribarneren ahotsa gogoratu nahi izan dugu, Diabolo Kiwi taldearen bi kantu entzunaz. Muxu eta besarkadak senide eta lagunei '∫ateliteak'eko familiaren partez.

Jaurlaritza Logoa