En direct

NAIZ Irratia

«Martin Villak inputatuta jarraitzen du, baina lana emango digu»

Frankismoaren krimenen aurkako euskal plataformak «sustoz» hartu du Martin Villaren prozesamendua bertan behera uztea; baina argi diote, «inputatuta jarraitzen du». Hori bai, berriro prozesatu ahal izateak lan asko emango diela aitortu du Josu Ibargutxi bozeramaileak. 

Audio_placeholder

«Martin Villak inputatuta jarraitzen du, baina lana emango digu»

Loading player...
El exministro Rodolfo Martín Villa, en una imagen de archivo. (Ricardo RUBIO/EUROPA PRESS)
El exministro Rodolfo Martín Villa, en una imagen de archivo. (Ricardo RUBIO/EUROPA PRESS)

Argentinako auzitegiek bertan behera utzi dute Servini epaileak Martin Villa ministro ohi frankistaren aurka bideratutako prozesamendua. Lehen kolpean «sustoa» hartu dutela aitortu du NAIZ Irratian Josu Ibargutxi Frankismoaren krimenen aurkako euskal plataformako kideak baina prozesuak jarraitu egiten duela nabarmendu du, «Martin Villak ikertua jarraitzen du, Servinik ikertzen jarraitu behar du eta inputazioa ez da artxibatu». 

Martin Villari egotzi nahi zaizkion krimenak zer testuingurutan kokatzen diren da auzitegiek zalantzan jarri dutena, Ibargutxiren esanetan, «Servinik bere autoan garbi jartzen du testuingurua gizateriaren aurkako krimenak direla, frankismoa bera katalogatzen duelako kriminal gisa, per se. Kontua da Martin Villari egotzitako auzi denak ezin direla kontzeptu horren baitan kontestualizatu eta hori da orain egiaztatzea eskatzen dutena auzitegiek». 

Ibargutxik dio lana emango diela hori azaltzeak baina «bideak garbi-garbi jarraitzen du», bere esanetan. 

Esperotakoa 

Albisteak ez ditu erabat ezustean harrapatu, «pentsatzen genuen zerbait etorriko zela, sekulako presio politikoak ari direlako egiten Espainiatik Argentinara auzipetzea bertan behera uzteko». 

Ez dira oraingoak, aspalditik datozenak baizik, baina ikerketak aurrera egin ahala erreakzioa espero zuten, «esan genuen 'hauek mugituko dituk', eta mugitu dira. Momentuz hori lortu dute, rebokazioaren erabakia, baina prozesuak aurrera jarraitzen du». 

Jaurlaritza Logoa