En direct

Patxi Uranga

«Kafe Expreso» egin berria ere iritsiko da ziegetara

Gurea ez da espetxeetara iritsiko den saio bakarra, ziega barrukoei konpainia ona egiteko ere abiatuko da datorren abenduaren 30ean ’Kafe Expreso’ Hala Bediko saioa. Ongi etorria egin diegu aste honetako saioan.

Audio_placeholder

«Kafe Expreso» egin berria ere iritsiko da ziegetara

Loading player...
'Kafe Expreso' Hala Bedi irratiko lan taldea
'Kafe Expreso' Hala Bedi irratiko lan taldea

Egun zailak dira, gogorrak. Senideen istripu berri bat gutxi ez, eta espetxe politika hiltzaile horrek gogor kolpatu gaitu berriro. Baina ez ginen triste bizitzeko jaio, hori beste batzuei lagako diegu. Musika lagun dugula, asteko gorabeheren berri eman dugu. Hala nola, Etxerat Elkarteak kartzeletan Covid19aren gaineko kudeaketa kaskarraz eginiko analisia, izandako azken gerturatzea eta datozen mobilizazioen deialdia. Horrez gain, datozen egunetan urteak beteko dituzten euskal preso politikoak zoriondu ditugu.

Abenduaren 30ean abiatuko du ibilbidea Hala Bedi Irratian kartzela ere hizpide eta ardatz duen saio berri batek. ’Kafe Expreso’. Horixe behar eta nahi dugu, ahalik eta saio gehienak gatibu dituztenei konpainia egiteko. Irratsaioko lan taldea osatzen duten Miren, Ruben, Ainhoa eta Ekaitzekin izan gara saioaren bigarren satina.

Amaitzeko, Ekhiñe Eizagirre Zubiaurrek Fleuryko kartzelan preso zutela, lagun bati eskaini zion olerki hunkigarria partekatu du entzule guztiekin.

In Memoriam Antton Troitiño Arranz.

Jaurlaritza Logoa