En direct

Naiz Irratia

«Hain gaizki egin da, ez dagoela tarte handirik pandemiaren hobekuntzarako»

Txertoak «abantaila» bat ekarri zuen pandemiaren kudeaketan, baina «irabazitakoa» galdu egin dugula uste dute Izortze Santin eta Koldo Garcia zientzilariek, ez delako neurri egokirik hartu eta ez delako azaldu txertaketak ez duela transmisioa eteten.

Audio_placeholder

«Hain gaizki egin da, ez dagoela tarte handirik pandemiaren hobekuntzarako»

Loading player...
Donostiako gabonetako azokan, jendea paseoan. (Gorka RUBIO/FOKU)
Donostiako gabonetako azokan, jendea paseoan. (Gorka RUBIO/FOKU)

Egoera epidemiologikoaren balorazio zinez kaxkarra egin dute Naiz Irratian Izortze Santin eta Koldo garcia zientzilariek. Egoera are gehiago okertuko dela uste du Santinek, hainbat ebaluazioren arabera estatu espainiarrean oraingo olatuaren gailurra otsailaren erdi alderako aurreikusten da.

Koldo Garciaren ustez, deskontrol baten erdian gaude Lakuako gobernuak esan arren inork ezin duela pandemia era guztiz egokian kudeatu, Garciak uste du Lakuari proposamen zehatzak egin zaizkiola baina ez dituela haintzat hartu.

Neurrien inguruan, Santinen iritziz, covid pasaporteak ez du ezertarako balio, eta kontrara, pedagogia, informazio argia eta espazio itxien aireztapen egokia dira gakoak.

Jaurlaritza Logoa