En direct

NAIZ irratia

[29] «Orokorrean, kultura zientifikoan defizit handia dago»

Jakiundeko lehendakari da Juan Ignacio Perez Iglesias. NAIZ irratian izan da, eta orain bizi dugun egoera, salbuespenezkoa dela adierazi du Jakiundeko lehendakari berriak.

Audio_placeholder

[29] «Orokorrean, kultura zientifikoan defizit handia dago»

Loading player...
Juan IGnacio Pérez Jakiunde Akademiako lehendakari berria izango da. (EHU)
Juan IGnacio Pérez Jakiunde Akademiako lehendakari berria izango da. (EHU)

Transkripzioa:

Ander:
Egun on, Ioar.

Ioar:
Baita zuri ere.

Ander:
Gaur ez naiz bizikletan ibiltzera joango. Haize zakarra ari du.

Ioar:
Euria ari duenean joaten zara, baina haizea ateratzen duenean ez?

Ander:
Haize bortitza ez da batere atsegina bizikletan ibiltzeko. Batzuetan arriskutsua ere izaten da.

Ioar:
Zientziak eta teknologiak egin duten aurrerapenarekin ia beti asmatzen dute zer eguraldi izango dugun.

Ander:
Gauza askotarako funtsezkoak bihurtu dira eguraldiaren iragarpenak. Itsasoan olatuak izango diren edo ez jakiteko. Auto karreretan, nolako gurpilak erabili beharko dituzten erabakitzeko.

Ioar:
Zinemaren kasuan, kanpoaldean errodatu ahal izango duten planifikatzeko.

Ander:
Eta gerran... zer esanik ez!

Ioar:
Ene!, zientzia eta teknologia zenbat aldiz jarri ote dira gerraren zerbitzura.

Ander:
Horregatik esan ohi dugu zientzia ez dela neutrala. Zientzia batera eta bestera mugitzen da, interesak tartean direnean. Izan interes ideologikoak, izan interes ekonomikoak.

Ioar:
Juan Ignacio Perez Iglesias biologoak esaten duen bezala, zientziak eta jakintzak ez dira finkoak.

Ander:
Zer esan nahi duzu? Gizakia ez datorrela tximinotik? Ni konbentzituta nagoen bezala, norbait demostratzera irisi al da landareetatik datozela animaliak?

Ioar:
Ez segi hortik, Ander. Ez zaizkit interesatzen zure teoria eroak.

AUDIOA-1 | J.I. PEREZ IGLESIAS

Ander:
Mundua ez da biribila, Ioar.

Ioar:
Zer esaten ari zara! Gaur egun ezin ukatuzkoa da lurra, ilargia eta planetak biribilak direla.

Ander:
Zientzialariak sutan erretzen zituzten garaiaz akordatu al zara bat-batean?

Ioar:
Giordano Bruno, gizagaixoa. Eta Giulio Vanini. Eta Miguel Servet... Tira, Galileo Galilei ez zuten erre, baina larri ibili zen.

Ander:
Orain denok badakigu mundua ez dela biribila, ez dela esfera perfektu bat. Ekuatorea 43 kilometro luzeagoa da, ipar eta hego poloak apur bat zapalak baitira.

Ioar:
Mundua ez da biribila, ez portzierto! Zenbat gerra eta injustizia. Zenbat desgrazia eta desmasia. Beldurtuta bizi gara.

Ander:
Afrikako Adarrean azken 40 urteetako lehorte handiena iragarri dute. Argentinan azken 55 urteetako beroena bizi izan dute. Klimaren zientzialarien arabera, Kalifornia ez da sekula hain lehorra izan.

Ioar:
Albiste ikaragarrien zurrunbiloan sartuta bizi garela uste dut nik. Zer kezka dauka orain jendeak? Koronabirus madarikatuaren ondoren, zein gaixotasun berri sortuko den.

Ander:
Beldur horiek niri barregura ematen didate. Dena da katastrofea!

AUDIOA-2 | J.I. PEREZ IGLESIAS

Ioar:
Perez Iglesias zientzialaria Jakiunde akademiako lehendakari izendatu zuten 2020. urtean.

Ander:
Zertaz arduratzen da akademia hori?

Ioar:
Zientzien, arteen eta letren akademia zabal bat da. Eusko Ikaskuntza erakundeak sortu zuen.

Ander:
Eta non dauka egoitza?

Ioar:
Bergaran, Olaso dorrean.

Ander:
Hori ez al zen Telesforo Monzon idazlearen eta politikariaren etxea?

Ioar:
Bai.

Ander:
Eta bestalde... Bergaran oraindik existitzen al da zientzien unibertsitatea?

Ioar:
Laboratorium deitzen da. Museo eder bat dauka. Zientzia instrumentuen bilduma dotore bat erakusten dute. Eta txunditzeko modukoa omen da zoologia bilduma.

Ander:
Bergarara joan nahi dut. Oraintxe bertan.

Ioar:
Geologia bilduma eta giza anatomiarena ere ikus ditzakezu.

Ander:
Noiz joango gara?

Ioar:
Onena da bisita ostiralean edo larunbatean egitea, egun horietan goizez eta arratsaldez irekitzen baitute.

Ander:
Ostiralen batean izan beharko du. Larunbatetan futbola ikustera joaten naiz.

Ioar:
Ze xelebrea zaren!

Ander:
Ezin al ditut zientzia eta futbola biak batera maite?

Ioar:
Bai, bai, noski. Laster arte, Ander.

Ander:
Adio.

Epilogoa-Beti Ikasten

Ander:
Zer ikasi dugu gaur?
Eguraldiaren gertakariez jardutean, ARI DU aditz forma erabiltzen dugu:

—Mendi gailurrean elurra ari du.
—Festara iritsi ginenean iluntzen ari zuen.
Izotza ari badu, bertan behera utziko ditugu lan guztiak.

Ioar:
Hemen beste adibide batzuk:

—Baionan euria ari duela entzun dut irratian.
Txingorra ari zuenez, autoa bide bazterren gelditu genuen
Haizea ari duenean joaten naiz hegan egitera.

Juan Ignazio Perez Iglesiasi egindako elkarrizketa osoa hemen entzun dezakezu.

Jaurlaritza Logoa