En direct

Dena Irailerako

Dena Irailerako x 21 | Azpitituluak azpititulu

Astearen ekuatorera iritsi gara gaurko honetan eta edukiak ez ditugu faltan izan. Egunero ez gara umoretsu egoten eta gaur Iker Plazaola triste etorri zaigu. Urko eta Kimok ordea alaitu digute goiza beraien kantuekin eta Ainara Garciak emakumeen inguruan hitz egin digu.

Audio_placeholder

Dena Irailerako x 21 | Azpitituluak azpititulu

Loading player...
Dena Irailerako, Tessa Andonegirekin
Dena Irailerako, Tessa Andonegirekin

'Dena Irailerako' gure saioari azpititulu bat jarri beharko geniokeela pentsatu dugu asteazken honetan. Ideia hori pentsatzen ez dugu denbora asko behar izan, baina bai ordea zein azpititulu jarriko geniokeen pentsatzen. Norbere buruari buelta bat baino gehiago eman ondoren ordea, ez zaigu ideiarik otu, edo hobeto esanda, burura etorritako ideia horiek ez dira batere onak. Azpititulua ezarri edo ez, astelehenetik ostiralera bitarte 10:00etatik 12:00etara izaten duzun zure saioak, 'Dena Irailerako' izena edo titulua eramango du datorren astera arte behintzat.

Iker Plazaola gaurko honetan Oñatitik ez, baizik eta Donostiako gure Atalaiatik izan dugu. Egun guztiek ezin dituzte ostadarraren koloreak izan, batzuetan egun txarrak edota tristeak ere izaten ditugulako besteak beste. Triste etorri zaigu oraingo honetan beraz Plazaola bera, baina egiteko zituen zenbait lan burutzeko moduan izan da halere. Albiste ezberdinak kontatu nahi izan dizkigu hasteko ea behin, baita 'Ideiatxoak' bere atalarekin hausnarketarako tartea hartu ere eta biharkoak ekarriko duenaren aurrerapen modura, beste zenbait xehetasun adierazi dizkigu.

Saioan aurrera jarraituz berriz, ostegunetan izaten genituen normalean gurean Urko Rodriguez eta Kimo, baina aste honetan aldaketa hori egin dugu. Astean zehar izan ditugun zerbait gertakizunen harira, musika aukeraketa zabala ekarri dute beste behin ere. Estilo ezberdinek hartu dituzte oraingo honetan Naiz Irratiaren uhinak eta gauzak horrela, zerrenda biribila osatzeko gai izan dira. Ioar Aizpuruaren agenda tartearen aurretik berriz, joan zen urtean gurean izan genuen Ainara Garciaren bisita jaso dugu oraingoan ere. Emakumeen edota feminismoaren inguruan hitz egin digu berak, Afganistan azken asteetan jasaten ari den egoeraren ondorioz.

Jaurlaritza Logoa