En direct

Ion Garate
Entrevue
Ruben Vitoria
Surflaria

«Txapelketan oso ondo surfeatu dut, mentalki indartsu nengoen eta garaipenean sinesten nuen»

Ruben Vitoria surflari zarauztarra Qualifying Series jokatzen dago. Pasa den asteburuan Portugalen jokatutako txapelketa irabazi ostean jauzi handia eman du sailkapenean. Bere ustez orain arteko «lorpenik handiena» izan da. Azken txapelketa jokatzea falta da eta hamar onenen artean bukatzea du xede.

Audio_placeholder

Ruben Vitoriak QS-ko bere bigarren txapelketa irabazi du Portugalen: «Nire zoriontasuna ezin daiteke neurtu»

Loading player...
Ruben Vitoria, Caparica Surf Fest txapelketa irabazi berritan. (WORLDSURFLEAGUE.COM)
Ruben Vitoria, Caparica Surf Fest txapelketa irabazi berritan. (WORLDSURFLEAGUE.COM)

Ruben Vitoriak Caparica Surf Fest txapelketa irabazi zuen igandean eta honen ondorioz, Qualifying Series sailkapenean hamaikagarren posturaino egin du jauzi. Lehen hamar sailkatuek beste ligaxka bat osatuko dut World Championship Tour maila gorenera igotzeko lehian. Ekainaren 29tik uztailaren 4ra bitartean Galizian jokatuko du azken txapelketa. Portugalen eskuratutako garaipenarekin pozik agertu da: «Orain bertan ezin daiteke neurtu nire zoriontasuna».

Izan duzu ospatzeko aukerarik?

Oraindik ez dut ospatu. Lagunekin piska bat baina gauza gutxi. Txapelketa bukatu eta korrika hartu nuen etxerako bidea, baina hain justu aste honetan unibertsitateko azterketatik ditut eta ikasi eta ikasi nabil. Azterketak bukatu ostean izango dut denbora ospatzeko.

Caparica Surf Festen garaipena lortu berri duzu, zure bigarren garaipena da QS batean, lehenengoa Tenerifen izan zen 2018an.

Bai, garaipena ezberdin sentitu dut. 2018an nire lehenengo urtea izan zen QS mailan eta ez nuen espero garaipen hori. Ezusteko handia izan zen. Hau gehiago izan da lanaren saria. Asko entrenatu dut, garaipena asko bisualizatu dut eta ezberdin sentitzen den garaipena da. Nolanahi ere, biak izugarriak izan dira.

Qualifying Series-ean lehiatzen zabiltza, zertan datza zehazki?

Aurten aldaketa asko egon dira zirkuituan baina laburbilduz, bigarren mailako liga bat da. QSko lehenengo hamarrak sailkatzen dira World Championship Tour lehenengo mailara. Aurten, suposatzen dut pandemiagatik, aldatu dute QS-aren dinakima. Orain, eskualdeka sailkapena lortu behar duzu eta ondoren, eskualde bakoitzeko lehenengo hamarrekin beste liga txiki bat egiten da. Orain nago hamaikagarren eta proba bat falta da. Oso gogotsu nago azkeneko probarako.

Azken garaipen honekin postu asko egin duzu gora, esango zenuke zure ibilbideko garaipenik handiena izan dela?

Bai, argi dago. Oraingoz izan dudan lorpenik handiena da eta espero dut hobeak etortzea.

Finalean Charly Martin hartu zenuen mendean. Nola ikusi zinen final horretan eta, oro har, txapelketan?

Hilabete asko nabil gogor entrenatzen eta txapelketa honetan ikusi egin da. Txapelketa guztian oso ondo ibili naiz, puntuazio oso altuarekin, eta finalera iritsi nintzen oso ondo surfeatzen, nire konfiantza maila oso altu zegoen. Finala mentalki oso indartsu eman nuen aurre. Esan daiteke garaipenean sinesten nuela.

Zein da hurrengo helburua?

Hilabete barru daukagu azkenengo QS-ko proba Galizian. Aste honetan opor txikiak eman dizkigute entrenamenduei dagokionez beraz, ikasi, lagunekin egon eta deskantsatzeko aprobetxatuko dut eta hurrengo astean berriro topera entrenatzen hasiko naiz. Epe laburrera begira QS-ko azken jardunaldi horretan nago buru belarri.

Donostia aldean, Antondegin, kostatik 4 kilometrotara, egin nahi duten surf parkearen inguruan zein iritzi daukazu?

Entzun dut zerbait eta lagunekin hitz egin dut. Ni alde nago, niretzako horrelako surf parke bat edukitzea izugarria izango litzateke. Astean behin edo hilabetean behin olatu perfekto bat edukitzea entrenatzeko, surfista batentzat amets bat modukoa da. Nik nahi dut eduki etxe alboan horrelako piszina bat entrenatzeko.

Jaurlaritza Logoa