En direct

Oinatz Aizpuru
NAIZ Irratia. Haria 2ko gidaria

Xabier Legarreta: «Gizatasuna eskatzeko unea da»

Bidasoa ibaian asteburuan hilik agertutako pertsonak egoeraren larritasuna utzi du agerian. «Konpromiso kolektiboak eskatu eta gizatasunez jokatzeko unea» dela uste du Xabier Legarretak, Lakuako Migrazio eta Asilo zuzendariak.

Audio_placeholder

Xabier Legarreta: «Gizatasuna eskatzeko unea da»

Loading player...
Gazte migrante bat atseden hartzen du 60 bat lagun hartzeko gaitasun duen Irungo Hilanderas aterpean. (Jagoba MANTEROLA/FOKU)
Gazte migrante bat atseden hartzen du 60 bat lagun hartzeko gaitasun duen Irungo Hilanderas aterpean. (Jagoba MANTEROLA/FOKU)

Asteburuan Bidasoa ibaia zeharkatzen hil zen pertsonaren albistea «tristura eta pena handiarekin» hartu zuen Xabier Legarretak, Lakuako Migrazio eta Asilo zuzendariak. «Penagarria da pertsona batek bere bizia galtzea bizi hobe baten bila ari denean», esan du NAIZ Irratian.

Ez da lehena eta zoritxarrez azkena ere ez dela izango dirudi. Hala, Legarretak «konpromiso kolektiboak» eskatzeko unea dela uste du, «bai hemen, bai Estatuan eta bai Europan» eta gizatasuna eta eskubideak aldarrikatzeko momentua «migrazio, harrera eta igarotze politiketan».

Beatriz Artolazabal sailburuaren hitzekin bat egiten du Xabier Legarretak, erakundeei igarotze politiketan «gizatasunarekin» jokatzea dagokiela nabarmenduz. Hain zuzen, Irun eta Hendaia artean ematen ari den egoeraren aurrean Lakuako Gobernuak prest du «kontingentzia plana». Orain ez dago aktibatuta baina prest dutela baieztatu du, «edozein momentutan erantzun azkar bat emateko». Oinarrizko baliabideetan 60 pertsonari arreta emateko modua dute eta kopuru hori handiagoa denean aktibatzen dute plana. 

Asteburuan hildako pertsonaren gorpua etxera itzultzeko, enbaxadarekin eta Gurutze Gorriarekin kontaktuan daudela esan azaldu digu. 

Ceuta ikusmiran

1500 adin txikiko iritsi ziren pasa den astean Ceutara, eta horietako batzuei egingo zaie harrera EAEn. Egoerari aurre egiteko, batzar sektoriala egin zen eta EAEra 8 adin txikiko etorriko direla dio lehen zirriborroak. «Alabaina, emergentzia egoera koiuntural baten erantzuna izan da. Benetako erantzunak beste batzuk dira, migrazioa fenomeno estrukturala da eta erantzun integrala behar du. Horregatik 2018az geroztik egin ez den batzar berezia eskatu diogu Escrivá ministroari.  Espazioak behar ditugu Estatuarekin eta beste lurraldeekin informazioa, tresnak eta estrategiak  modu kolektiboan konpartitzeko», ohartarazi du Jaurlaritzako Migrazio eta Asilo zuzendariak. EAEn, adin txikikoen errekurtsoak Aldundiek kudeatzen dituzte eta gaur egun 700 bat daude.

 

 

 

Jaurlaritza Logoa