En direct

Hegoi Belategi

Maddi Isasi (Ernai): «Zortzi atxilotuetatik hiru ospitalera eraman zituzten kargen ondorioz»

Ernaik mobilizazioak deitu zituen ostiral honetan gazteen egoeraz ohartarazteko eta Ertzaintzak bortizki kargatu zuen Bilbon eta Gasteizen mobilizazioekin bat egin zuten gazteen aurka. Maddi Isasi Ernaiko kideak esku hartzearen neurrigabekeria salatu du Naiz Irratian. 

Audio_placeholder

Maddi Isasi (Ernai): «Zortzi atxilotuetatik hiru ospitalera eraman zituzten kargen ondorioz»

Loading player...
Bilbon Ertzaintzaren kolpeak jaso ostean atxilotu zuten gazteetako bat. (Oskar Matxin Edesa | FOKU)
Bilbon Ertzaintzaren kolpeak jaso ostean atxilotu zuten gazteetako bat. (Oskar Matxin Edesa | FOKU)

Zortzi atxilotu eta hiru ospitaleratu. Horixe da ostiral arratsaldeko mobilizazioen balantzea ertzainek gazteen aurka oldartu ostean. «Zortzi atxilotu izan ziren; zazpi Bilbon eta beste bat Gasteizen. Atxilotuetako hiru gainera, ospitalera eraman zituzten kargen ondorioz. Horrek nahiko argi uzten du nola sartu ziren ertzainak», adierazi du Maddi Isasi Ernaiko kideak. Eta hauek ez dira gaineratu duenez «atxiloketez gain, identifikazioak eta hainbat isun proposamen izan dira», besteak beste, «mugikorrarekin grabatzeagatik».  

Ertzainen oldarraldiak eta harekin batera iritsi zen zalapartak gainera, mobilizazioen mezua estali duela nabarmendu du Ernaiko kideak, gazteak «larrialdi egoeran» bizi direla alegia. Langabezia tasa altua eta lanbide prekarioak, etxebizitza eta emantzipazioa dira gazteen kezka nagusiak. Eta horiekin batera, gazteek pairatzen dituzten ondorio psikologikoak nabarmendu ditu Isasik, «arazo guzti hauek eta gazteen inguruan dagoen kriminalizazioak depresio kolektibo batera eraman gaitu». 

Ertzaintzaren indarkeria salatzeko larunbat honetan (maiatzak 8) mobilizatzera deitu du Sarek.  Hitzorduak, 19:30ean Bilboko Moyua plazan eta, 20:00etan, Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan.

 

 

Jaurlaritza Logoa