En direct

«Trebiñu, euskararen herria», Roberto Gonzalez de Viñaspre euskaltzainarekin

Trebiñun euskararen osasuna zer nolakoa den jakiteko eta herritarrek euskara nola baloratzen duten ikusteko, Roberto Gonzalez de Viñaspre euskaltzainarekin izan gara Naiz Irratian. Azaldu du beretzat euskara Trebiñun «kultur ondare garbia eta ageriko errealitate linguistikoa dela».

Audio_placeholder

«Trebiñu, euskararen herria», Roberto Gonzalez de Viñaspre euskaltzainarekin

Loading player...
Roberto González de Vlñaspre Andres Urrutia euskaltzainburuarekin. (EUSKALTZAINDIA))
Roberto González de Vlñaspre Andres Urrutia euskaltzainburuarekin. (EUSKALTZAINDIA))

Administratiboki Trebiñu ez da Euskal Autonomia Erkidegoaren parte baina argi dio Roberto Gonzalez de Viñaspre euskaltzainak, «Trebiñu euskararen herria» dela. Horren erakusle ezberdinak identifikatu ditu Informazioaren Harian eskainitako elkarrizketan, besteak beste toponimia. Azaldu du bide hau aproposa dela euskarak zenbateko garrantzia duen ikusteko. «Euskarazko toponimo asko mantentzen dira XVIII. mendetik nahiz eta batzuk itxuraldatuta egon».

Zenbakiei begira jarrita bi zenbateko interesgarri aipatu ditu Euskaltzainak. Adierazi du Trebiñun egindako azterketa soziolinguistiko batek erakusten duela bere burua euskalduntzat dutenak %22 direla eta euskara sustatzearen aldeko jarrera %62koa dela.

Gaztela eta Leongo gobernuak betoa jarri dio euskara planari eta atzera bota behar izan dute Trebiñun, nahiz eta plan berri bat iragarri duen dagoeneko Udalak. Larria da hori Gonzalez de Viñasprerentzat, «euskara ukatzea da hori, euskara estali nahi izatea». Bide horretan gogoratu du ez dela Gaztela eta Leongo gobernuak hartzen duen era horretako lehen erabakia. «Duela 20 urte Trebiñuko udalak erabaki zuen udaletxeko barne errotulazioa euskaraz jarriko zuela eta hori ere auzitara eraman zuten».

Euskara plana garrantzitsua iruditzen zaio euskaltzainari baina ez ezinbestekoa. «Halako hizkuntza politika bat egitea ukatzen bada zailtasun nabarmena da hori». Orain epaitegietan zer gertatzen den ikusi beharko dela adierazi du, ea «nola moldatu daitekeen plan hori».

Jaurlaritza Logoa