En direct
Aspaldi hasi zen Eneritz Furyak musikan, punkaren munduan. Gero etorri zen Kasernarat taldea, folkerantz gehiago lerratzen zena, eta 2017an, bakarkako egitasmoa aurkeztu zuen. Urte hartan plazaratu zuen lehen lana, eta 2019an, 'Zaldi zuria / Maskara' singleak. 'Emadan' lanarekin, bere ibilbidearen norabidea definitu duelako susmoa daukagu.
Betidanik lagun izan duen gitarraz eta ahots bereziaz gain, elektronikak bete ditu Eneritz Furyaken kantak 'Emadan' honetan. Horrela, aurreko lanetan baina gorputz gehiago hartu dute 10 abestiek: ahotsa neurtuago dago, baina ez horregatik ahulago. Furyaken galderak barrura sartzen dira, inguratu egiten gaituzte, eta bat-batean, haiek sortutako espazio batean aurkitzen dugu geure burua.