En direct
Iker Arrue dantzari eta koreografoa txikitatik euskal dantzan aritu zen Pasaian, baina ez zen berehalakoan murgildu dantzaren ikasketetan, aurretik arkitektura ikasketak egin baitzituen Euskal Herriko Unibertsitatean. Ondoren, dantza garaikideko ikasketak burutu zituen Madrid eta Londresen Eusko Jaurlaritzak emandako beka bati esker.
Harrezkero, koreografo askorekin lan egin du estatu nahiz nazioartean. Beste hainbat disziplinatako sortzaileekin ere elkarlanak burutu ditu; antzerki zuzendari, artista bisual edota eskultoreekin; besteak beste, Salva Bolta, Jesús Robisco, Eva Borner edota Tiago Valente.
Dantzari eta koreografo izateaz gain, pedagogo lana ere burutzen du Espainia, Danimarka, Holanda, Frantzia, Alemania, Austria edota Mexikon.
2009 urtean Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin 'Ai Do Project' sortu zuen, eta harrezkero bere zuzendaria da. Kezka eta ardura ezberdinak erantzun eta haietara moldatzeko aukera eskainiko zuen hizkuntza koreografikoa bilatzeko beharrak bultzatuta eta hausnarketa hauek ikusleari azaltzeko helburuarekin sortu zuten. Egitasmoak hiru arlo biltzen ditu: dantza ikuskizunen ekoizpena, alzhzaimerra duten pertsonekin egindako lana eta profesionalentzako formakuntza.
Bere azken lanean, 'En picado' deiturikoan, 5 dantzari daude oholtzan, eta baita bi musikari ere. Suizidioa abiapuntu ez da gai honetan sakondu nahi, pertsona bat horrelako ekintza bat egitera eraman dezakeen mundu horretan baizik. Horrela, gai ezberdinen inguruan hausnartuko dute.
Lan honi buruz lasai hitz egiteko aukera izan dugu Bigarren Kafean.