En direct

Hegoi Belategi

Marie-Andree Ouret (Biga Bai Guraso Elkartea): «Jakobinismoak kolpe bat hartu du»

Aurreko ostegunean onartu zen Parisko Asanblea Nazionalean, hizkuntza gutxituak babesteko legea. Pozik hartu dute aurrera pausoa Biga Bai gurasoen elkartean ere, «ustekabeko» poza izan da.

Audio_placeholder

Marie-Andree Ouret (Biga Bai Guraso Elkartea): «Jakobinismoak kolpe bat hartu du»

Loading player...
Hiriburuko Baste Quieta eskola publikoan borroka luzea eraman zuten aurrera murgiltze ereduaren defentsan. © Guillaume Fauveau
Hiriburuko Baste Quieta eskola publikoan borroka luzea eraman zuten aurrera murgiltze ereduaren defentsan. © Guillaume Fauveau

Biga Bai irakaskuntza publikoko adar elebidunetako gurasoen elkarteak pozik hartu du hizkuntza gutxituen alde Parisen hartu berri den erabakia, «ustakegabeko gertakaria» izan dela azaldu du NAIZ Irratian Marie-Andree Ouret eledunak eta «biziki kontent» daudela, euskalgintzan jarduten duten gainontzeko eragileak bezala.

Tokiko hizkuntzen murgiltze ereduan izango du eragin berezia onartu berri den legeak. Legeak suposatzen duen aldaketa nagusia azaldu du Ouretek, «legea bozkatua izan delarik, tokiko hizkuntzak irakasteko moldeen artean sartuko da murgiltze eredua». Oraindik ez dago argi zenbat denbora beharko den zentro guztietara zabaltzeko. Baina funtsean, ikastetxe publiko guztietan tokiko hizkuntzetan ikasteko eskubidea aitortzen du legeak. «Erabakia da, eskaintza izanen dela beti eskola publiko guztietan tokiko hizkuntzan ikasteko», nabarmendu du Ouretek.

Eskola guztietan berehalakoan ezartzea «zaila» izango dela eta «oztopoak» izango direla aurreikusten du Biga Bai elkarteko kideak. Baina ziur da hemendik aurrera guraso gehiagok hartuko dutela euren seme-alabak euskaraz eskolaratzeko erabakia.

Eragile askok, Frantziar Estatuko hautetsien baitan emandako jarrera aldaketa nabarmendu dute. Jakobinismoak «kolpe bat hartu» duela dio Ouretek. Hala ere, estatuaren erreakzioa zein izango den ikusteke dago, Emmanuel Macronen gobernua lege berriaren aurka agertu baita. 

Jaurlaritza Logoa