Zuzenean

Naiz Irratia

Frantziar Estatuan hizkuntza gutxituak babesteko legearen gakoak aztergai

'Molac Legea' delakoa Frantziar Estatuko Asanblada Nazionalean eztabaidagai den egunean, legearen izaera historikoa nabarmendu dutenen artean dago Seaska. Hur Gorostiaga zuzendariak legearen nondik-norakoak azaldu ditu Informazioaren Harian. 

Audio_placeholder

Frantziar Estatuan hizkuntza gutxituak babesteko legearen gakoak aztergai

Loading player...
Hur Gorostiaga Seaskako zuzendaria (Bob EDME).
Hur Gorostiaga Seaskako zuzendaria (Bob EDME).

Asanblada Nazionalean saio parlamentarioa hasi baino minutu batzuk lehenago izan da Naiz Irratian Seaskako zuzendaria. Esan du «oso zail» ikusten zuela legea onartua izatea, ganbera hartan «gobernuko alderdiak» (La République en Marche) duelako gehiengoa. Hori bai, Gorostiagak nabarmendu du, ez diotela «gobernuari erraz jarri» lege honen aurka bozkatzea. (Lan horrek bere emaitza izan du, azkenean aurrera egin baitu legeak).

Laburbilduz, hauek dira legearen baitan emango liratekeen aurrera pausuak Seaskako zuzendariaren arabera: hizkuntza gutxituen eskaintza orokortzea eskoletan, finantziazio iturriak handitzea eta murgiltze eredua garatzea hezkuntza sisteman. Urrats txikia izango litzatekeela azaldu du Gorostiagak, baina esanguratsua dena den.

Gobernuak elebakartasunaren defentsa sutsua egiten jarraitzen du, «Frantses Gobernuak oraindik itsu segitzen du. Betiko mamuak ateratzen dituzte. Euskara, katalana edo bretoiera garatzea frantsesaren kontra egitea da. Kultur arazo bat du frantziar herriak» adierazi du Gorostiagak. Hala ere, argi du Seaskako zuzendariak, Frantziar Estatuan berezko hizkuntzen aldeko mezuak gero eta ozenago entzuten direla.

Jaurlaritza Logoa