En direct
61. '∫ateliteak' saioa bete dugu aste honetan bertan, begiak itxi eta bidaiatzera gonbidatzen gaituen horietakoa. 'Eclectic Reactions' Bilboko zigiluaren 33. erreferentziarekin hasi gara asteazken gaua martxan jartzen, hain zuzen 'Myriam RMZ'k kaleratu berri duen kasetarekin. Doinu atmosferiko gehiago ere izan ditugu ordea 60 minutuetan zehar, esaterako 'Daar' artistaren disko berria. Burgos aldetik ere eman dugu buelta txiki bat, 'Crystal Mine' zigilu interesgarriak atera duen 'Opus Dei' lana ezagutzeko. Saio amaieran beltzaranxeago jarri eta 'Thundercat' edo 'Tony Allen' izan ditugu gogoan.
Sports
«Hemen oso ezaguna ez den arren, neguko jokoetan kirolik jarraituena da Curlinga»
Culture
Zine gomendioak: ama-alaba harremanak eta slow cinema
Culture
Nadezhda Krupskaia-ren 'Herriaren hezkuntza eta demokrazia' euskaraz
Sports
«Galtzeko ezer ez izate hori ederra izaten da baina une honetan, oraingo eskarmentua hobea»
Culture