En direct
Aurtengo 'Gelditu Makinak' badu berreikuntzarik. Hiru hankako aulkiari herrena aurkitzera gatoz hirukote batekin: Maite Aristegi ENHE sindikatuko kidea, Aitziber Sarasola irakaslea eta Jokin Aldazabal Ekosfera saioko aurlezke ohia gurean izango ditugu hilabetean behin. Aste honetako solasaldiarekin apurtu dugu izotza.
Izotzaz igual ez, baina bai aritu gara uda honetan planetako hainbat tokitan bizitu diren muturreko tenperaturei buruz eta baita hedabideek eguraldiari ematen dioten tratamenduaz ere. Ez al dugu espektakulu bihurtu? Hausnartu dugu Friday For Future mugimenduaz eta krisi larri honen aurrean, orokorrean, jendarteak dugun jarreraz eta egiteke dugun pedagogiaz.
Bestetik, Alba Cabrera Donostiako Ekogunera hurbildu da, bertako ateak ireki dizkio Amaia Otazok. Besteak beste, Gazte Ekoliderrak proiektuaz aritu dira.
Liburutegira egin nahi genuen bisita, baina denborarik ez, eta liburuzaina etorri da gurera. Iazkoarekin nahikoa ez eta gustora gonbidatu dugu aurten ere Danele Sarriugarte 'Gelditu Makinak' saiora. Bisita bakoitzean irakurgai gomendio bat egingo digu, denboraldi honetan egin digun lehena, Ursula K. Leguin idazlearen ’Oihan Hitzean Mundua’ liburua.