En direct

Oihana Azkue
NAIZ Irratia. Paraleloan eta Zebrabidea saioetako gidaria

Memoriaren alabak eta haien amak

'Odolekoak' bere lehen eleberriaz aritu gara  Antxiñe Mendizabalekin kultur tartean. Memoriaz, amatasunaz, alabatasunaz, edota hauen ukazioaz mintzatu zaigu besteak beste, idazlea.

Audio_placeholder

Memoriaren alabak eta haien amak

Loading player...
Antxiñe Mendizabal |FOKU
Antxiñe Mendizabal |FOKU

«Memoriaren alaba naiz » esaldiarekin hasten da Antxiñe Mendizabalen estreinako eleberria, 'Odolekoak'. Memoria, odola, malkoak, esandakoak eta esan-gabekoak josten ditu idazleak 1941. urtetik abiatu eta 2005. urtera bitartean Iruñean kokatu duen istorioan. Etxaluzetarren familiako hiru belaunaldi laburbiltzen ditu bertan Mendizabalek, gizonezkoen neurrira egindako bizimodua emakumeen begiradatik kontatuz. Matilde, Teresa eta Amaia, bata bestearen alabak hurrenez hurren, dira eleberriko protagonistak.

Dokumentazio lan mardula egin du Antxiñe Mendizabalek, urtetan ondutako eleberri hau gorpuzteko. Baina garaia eta lekua pertsonaien ondoren etorri dira, kontatu nahi zuen historiari beharrezko testuingurua ematera. Eta kontatu nahi zuen historia, ama-alaben arteko harremanari buruzko hausnarketa bat da. Emakumeak amatasunera iristeko izan ditzakeen bide ezberdinak, amatasuna bizitzeko moduak, amatasunik eza, ama izan nahi eta ezina, nahi izan ez arren ama izan beharra...eta bizipen hauen guztien ondorioz zer izan daitekeen alaba izatea pentsarazten du 'Odolekoak' eleberriak. Memoriaren alabak izaki, gure amak ezagutzea gu geu ezagutzeko modu bat izan daitekeelako.

 

Jaurlaritza Logoa