En direct

Dentsitatea itzuli da MusikHaria saiora Izkander Fernandezen eskutik

2020an bi tarte egin zituen dentsitate handiko musikarekin Fernandezek. Oraingo honetan, ordea, hiru emakume izan ditu protagonista musika pisutsuaren bueltan.

Audio_placeholder

Dentsitatea itzuli da MusikHaria saiora Izkander Fernandezen eskutik

Loading player...
Diskoa berria kaleratuko du laster Arima taldeak.
Diskoa berria kaleratuko du laster Arima taldeak.

Oraindik ere hotza egiten duen honetan, neguaren erdi-erdia denean, Izkander Fernandezek musika dentsorako joera duela kontatu digu: «Halako eguraldiarekin musika ilunagoa-edo gustatzen zait, black-metalari hiru aste eskaintzeko fasea ere egoten da neguan. Uda berriz doinu alaiagoetan ematen dut, hard-rocka eta halakoak entzunaz».

Aurretik ere bi tarte egin zituen musika dentsoaren inguruan eta oraingo honetan ere hala zeukan apuntatuta bere koadernoan, hirugarren atala bezala. Azken honetan, ordea, emakumeak izan dira protagonista eta horrela geratu zaio zerrenda:

– Chelsea Wolfe - Deranged for rock & roll

– Arima - Orbainak

– Emma Ruth Rundle & Thou - Hollywood (The Cranberries cover)

Jaurlaritza Logoa