En direct

2020ko kuttunenak MusikHariako kolaboratzaileen eskutik

Aste berezia izan dugu MusikHaria saioan. Hiru zutabetan banatu dugu astea: lehendabizikoa esatariek osatu zuten, bigarrena kolaboratzaileek eta hirugarrena artistek. Kolaboratzaileen kasuan bost ataletan beren kuttunenak aukeratzeko ariketa egiteko eskatu diegu.

Audio_placeholder

2020ko kuttunenak MusikHariako kolaboratzaileen eskutik

Loading player...
MusikHaria saioko kolaboratzaileak: Iker Bárbara, Izkander Fernandez, Jon Eskisabel eta Marina Landa.
MusikHaria saioko kolaboratzaileak: Iker Bárbara, Izkander Fernandez, Jon Eskisabel eta Marina Landa.

Urteko onena esateko ohitura izaten da batean eta bestean. MusikHaria saioan ez da halakorik. Kuttunenak, gogokoenak aukeratzeko eskatzen diegu batzuei eta besteei. Izan ere, hain subjektiboa da musikaren balorazioa, ez garela gai ona zer den eta zer ez modu objektiboan esateko. Hartara, bakoitzak beretik egindako aukeraketa egin digute Iker Bárbarak, Jon Eskisabelek, Izkander Fernandezek eta Marina Landak. Iker Gurrutxaga MusikHariako gidariak ere egin du bere hautaketa.

Euskal Musikan egon diren sorkuntzak izan dira zakuan sartu ditugunak. Bost ataletan banatuta, hauxe da 2020ko uztatik egin duten hautaketa:

Kantu gogokoena

Iker Bárbara: Sara Zozaya - Benetan

Jon Eskisabel: Sara Zozaya - Lili

Izkander Fernandez: Sara Zozaya - Alien

Marina Landa: Sara Zozaya - Bat

Iker Gurrutxaga: Marmoka - Suge gorriaren itzal luzea

 

Disko gogokoena

Iker Bárbara: Rüdiger - Before it's vanished

Jon Eskisabel: Elena Setien, Grande Days, Xabier Erkizia - Mirande

Izkander Fernandez: Oki Moki - Working class people

Marina Landa: Bulego - Bulego

Iker Gurrutxaga: Aguxtin Alkhat - Hutsaren hatsa

 

Bideoklip gogokoena

Iker Bárbara: DouleurDolor x J Martina - Oraindik Ez (Gómez Selva eta Markel González, Arriguri)

Jon Eskisabel: Merina Gris - Besteek Zer (David Olariaga, Alabama)

Izkander Fernandez: Liher - Teloia (Nitya Lopez Saitua)

Marina Landa: Izaro - Libre (Ander Merino Etxebeste eta David Olariaga, Alabama)

Iker Gurrutxaga: Kuartz - Etxeko zakurra (Eny Production)

 

Ekoizpen gogokoena

Iker Bárbara: Rueda - Rueda (Jon Agirrezabalaga, El tigre studios)

Jon Eskisabel: Amorante - Bat edo hiru (Aitor Etxebarria) / Rueda - Rueda eta Sara Zozaya - (I) (Jon Agirrezabalaga, El tigre studios)

Izkander Fernandez: Ikarass - Relapse into desolation (Xanpe, Koba Studios)

Marina Landa: Liher - Hemen herensugeak daude (Santi Garcia eta Borja Perez; Cal Paul, Ultramarinos Costa Brava)

Iker Gurrutxaga: Bulego - Bulego eta Ilun dagoen arren, Ro - Athalase eta Rodeo - Ezherrian (Eñaut Gaztañaga, Gaztain estudioak) / Gatibu (Ricky Falkner, La Casa Murada)

 

Artista berri gogokoena

Iker Bárbara: Nize

Jon Eskisabel: Dena, J Martina eta Raitx

Izkander Fernandez: Habi

Marina Landa: Bulego

Iker Gurrutxaga: Zetak

Jaurlaritza Logoa