En direct

Jagoba Salvador

Kyxo | Agoor

Audio_placeholder

Kyxo | Agoor

Loading player...
Kyxo Musika Pilula
Kyxo Musika Pilula

Proposamen freskoa Urnieta aldetik iritsi zaiguna. Kyxo taldeko kideak Donostialdeko hardcore eta metal eszenatik datozen lau lagun dira. Oraingoan soinu bortitzak alde batera utzi eta beraien alde melodikoena erakutsi digute. Beraien lehen lana, 'Agoor' kaleratu berri dute, lau abestiz osatutako EPa.

Bertan urteetan zehar itzaletan egon diren ideiak islatu dituzte, estilo ezberdinak nahastuz. Ekoizpena borobiltzeko Xabi Villena eta Gartxot Unsainen laguntza izan dute. Musikaki koktel berezia izateaz gain, estetikoki ere proposamen deigarria da KYXOrena. Taldearen izenetik beretik hasita, euskal hitzak modu anglosajoiean idazteko joera hartu dute. Era berean, diseinu aldetik beraien unibertso propioa sortu dute, marrazki koloretsu eta bizien bitartez.

Jaurlaritza Logoa