En direct
Javiera Mena musikari txiletarraren ibilbidea errepasatuko dugu gaur Kera Deia saioan, saio monografikoa izango da, eta bakarra. Ez da ibilbide luzea Javiera Menarena, 14 urte. Ibilbide laburra, baina oso interesgarria du Menak. Elektro-popean egin da ezagun eta estilo horretako lau lan kaleratu ditu. Multi instrumentista da, baina gitarra eta pianoarekin moldatzen da hobekien.
2006an, Tele-Visa izeneko elektropop-musikako bikote bateko kide izan zen, eta, gero, Prissa, Francisca Villelarekin batera, disko bat ateratzekotan zeuden eta, kideen arrazoi pertsonalengatik, lanak ez zuen argia ikusi. Ondoren, bikotea desegin egin zen, eta 2006an «Ni tú, ni yo» lana kaleratu zuen bakarlari moduan. 2018an kaleratu zuen bere azken lana: Espejo.