En direct

Jagoba Salvador

Myotones |Myotones

Sorpresa polita izan zen 'Myotones' taldearen agerpena konfinamendu garai ilunetan. Jon De la Fuente eta Asier Ardanza gernikarrek lau abestiz osaturiko lan laburra kaleratu zuten.

Audio_placeholder

Myotones |Myotones

Loading player...
Myotones
Myotones

'Myotones' taldeak konfinamenduaren erdian ikusi zuen argia, baita argia eman ere! Sorpresa ederra izan zen  gernikarren lana. Jon De la Fuente eta Asier Ardanzak lau abestiz osaturiko lan laburra kaleratu zuten. Harrez geroztik, beste bi single argitaratu dituzte, garai bateko psikodelia gaur egungo soinuetara ekarri nahian. Prozesu horren emaitza, sentsazioetan oinarritzen den musika lasai eta espaziala izan da. Doinu horiek ihesbide moduan funtzionatzen dute bikotearentzat. Musika da Myotones osatzen duten kideen bizitzen oinarrietako bat. Haien sormena lantzen eta elkarbanatzen jarraitu nahi dute.

Jaurlaritza Logoa