En direct
Mezu batzuk isaladatu egiten ditugu: jaso bezala bota. Beste batzuk, errefraktatu: gorputzetik pasa ondoren norabidez aldatu, alegia. Eta, badaude, xurgatzen ditugunak ere, geuretzat baino gordetzen ez ditugunak. Neurri-neurrira dator, beraz, argi ibili beharra dagoela esatea!
Hain zuzen ere, argiaren alde ilunaz ariko zaigu Kristina Zuza Astrofisikaria, Kutsadura luminikoa hartuko baitugu hizketarako gai.
Zerura begira egotetik, estalpera pasako gara, eraikinen babesera. Ibilgailuek azterketa teknikoa duten gisa berean, eraikinek ere badute eurena. Azterketa horren atal energetikoaz arduratzen dira Ingutek enpresan eta gaiaren gainean aritu gara Gurutz San Migel kidearekin.
Zer egin dezakegu krisi sozial eta ekologiko honen aurrean? zer egiteko gai gara? Gogoetatik abiatuta, Ainhoa Ansak hainbat tailer sortu ditu eta Amaia Elizagoien aldamenean jarri zaio kontu-entzule. Hori gutxi ez eta gaurko proposamenaren batuta Etxahun Arregik hartuko du. Ea ba gaurkoan ze musika dakarkigun.