En direct
'Lou Reed, mila esker' izeneko lana atera zuten duela urte batzuk, musikariari gorazarre eginaz. Disko horretan hainbat eta hainbat euskal artistak hartu zuten parte eta egunotan sarean zabaltzen ari da 'Rock and roll' izeneko abestia.
Hori dela eta, euskal musikaren historian egin diren bertsio batzuk ekarri dizkigu Jon Eskisabelek aste honetako 'Badok' tartera. Baina ez ospe handia lortu dutenak, baizik eta hor, ezkutuagoan, ibili diren kantuak eta artistak dira ekarri dituenak.
Horratx ekarri dizkigun kantuen zerrenda:
– Andoni Basterretxea - Rock and roll (Velvet Underground)
– Piztiak - Argitan/berotan (Velvet Underground)
– Bilbomatiks - Karola (The Pretenders)
- The Window Ventanas - Friends (Sex Museum)
- Ruper Ordorika - The Age of Self (Robert Wyatt)