En direct

Iker GURRUTXAGA

Hamabostero 'Badok' atariak tartea izango du Naiz Irratian

MusikHaria saioan gaur hasi du Jon Eskisabel Badok atariko arduradunak euskal musikaren inguruan egingo duen bere kolaborazioa.

Audio_placeholder

Hamabostero 'Badok' atariak tartea izango du Naiz Irratian

Loading player...
Jon Mirande izan da 'Badok' tartearen lehendabiziko protagonista.
Jon Mirande izan da 'Badok' tartearen lehendabiziko protagonista.

Badok atariak 11 urte daramatza dagoeneko euskal musikaren inguruko kontuak txukun-txukun biltzen beren webgunean. Atariaren arduraduna da Jon Eskisabel eta bi astean behin, astearteetan, MusikHaria saioan izango da hemendik aurrera.

Gaur egungo musikaren inguruko albisteak, kantu zerrendak edota euskal musikaren historia lantzen dituzte Badoken eta, horren adierazgarri, lehenengo bisitan guztia uztartu du Eskisabelek.

Jon Mirande poetaren inguruan aritu gara hizketan eta Miranderen poesiekin jantzitako hainbat kantu ekarri dizkigu. «Polemikoa izan zen Mirande eta oraindik ere bere testuek eztabaidarako tartea sortzen dute, baina baita haren kantuak egin dituztenek ere», kontatu digu Eskisabelek.

Hauxe da gaurko saiorako egin digun zerrenda:

– Elena Setien, Grande Days eta Xabier Erkizia - Eder Bati

– Hertzainak - Eder bati

– Oskorri - Kattalin

– Bas(h)oan - Ba-nin adiskide bat

– Maddi Oihenart eta Josetxo Goia-Aribe - Igelak

– Imanol - Oianone

Bi aste barru, gehiago!

Jaurlaritza Logoa