En direct

Oihana Azkue

«Garrantzitsua da ilustrazio lan baten atzean dagoen lan guztia jakinaraztea» Miren Asiain, Euskadi Literatura Saria

'Un millón de ostras en lo alto de la montaña' liburuan egindako ilustrazio lanarengatik Euskadi Literatura Saria jaso berri du Miren Asiainek. Ilustratzaile nafarrak, sariak ekarri dion pozaz gain, ilustratzaileen lana aldarrikatu du, eta bere lan egiteko era ere azaldu digu kultur tartean.

Audio_placeholder

«Garrantzitsua da ilustrazio lan baten atzean dagoen lan guztia jakinaraztea» Miren Asiain, Euskadi Literatura Saria

Loading player...
'Un millón de otras en lo alto de la montaña' liburuko ilustrazio bat
'Un millón de otras en lo alto de la montaña' liburuko ilustrazio bat

Urtez urte Miren Asiainen izena bolo-bolo bazebilen ere Euskadi Literatura Sarien atarian, ilustratzale nafarrak ez zuen saria jasotzerik espero. Pozarren jaso du, nola ez, eta ate berriak zabaltzen lagunduko diolakoan dago, baita bere proiektu pertsonalei tarte bat egiteko aukera ere.

Ilustrazioa behar bezala balorartuta dagoen galde eginda ordea, asiainek ez du ezkutatu bere kezka. «Jende askok jotzen du guregana marrazkitxo bat eskatuz, benetan ohartu gabe, ilustrazio baten atzean zenbat lan dagoen. Garrantzitsua da lan hori erakustea eta balorean jartzea»esan digu Miren Asiainek. Euskadi Literatura Sariei dagokionez ere, literaturari dagokion saria da nagusi lerroburu gehienetan, eta hori ere, bada zerbaiten seinale.

Pozak eta kezkak alde batera utzita, Asiainek azaldu digu nola hartu duen ilustraziorako bidea, nola lan egiten duen eta ze proiektu berri dituen esku artean.

Eta hain zuzen ere Miren Asiainen obra originalak ikusteko parada dugu urtarrila bitarte Donostian, Aieteko Kultur Etxeko Ilustratzaileen Txokoan.

Jaurlaritza Logoa