Zuzenean

Oihana Azkue

«Eleberri honek oroitarazten digu eskubideak eta askatasuna egunero borrokatu behar direla»

Gatibu zelarik irakurri zuen Zigor Garrok Margaret Atwooden 'Neskamearen ipuina' eleberria, bere begietara «gatibutzari buruzko saiakera». Txundidura berehalakoa izan zen, eta euskarara itzultzeari ekin zion Txalaparta argitaletxearen babesarekin. Kultur tartean izan dugu Zigor Garro itzulpen lan hau aurkezten.

Audio_placeholder

«Eleberri honek oroitarazten digu eskubideak eta askatasuna egunero borrokatu behar direla»

Loading player...
Zigor Garro (Arg. Zigor Garro)
Zigor Garro (Arg. Zigor Garro)

1986. urtean argitaratu zuen Margaret Atwooded-ek 'The Handmaid's Tale' eleberria, eta 34 urte beranduago kaleratu da 'Neskamearen ipuina" eukarazko itzulpena Zigor Garroren eskutik.

Espetxean, gatibu zela irakurri zuen lehenengoz Zigor Garrok Atwooden eleberri distopikoa, eta berehalakoan sentitu zuen liburu hura, gatibutzariko saiakera bat bailitzan harrapatu zuen liburua, gure hizkuntzara ekartzeko beharra.

Txalaparta argitaletxearen babesarekin ekin zion lanari. Espetxealdiko orduak, bere bizitzatik lapurtutako orduak berreskuratzeko modu bat ere izan da itzulpen lan hau «liburuko protagonistak dion bezala, gatibu zauzkatenean ezinbestekoa delako zure buruari zereginak jartzea» esan digu itzultzaile oreretarrak.

Idazle kanadarrak muturreko egoera bat planteatzen du bere eleberrian, gizarte puritano eta patriarkal basati bat, emakumeen azpiratze eta makurtzerik deitoragarrienak helmuga dituena. Muturrekoa bai, baina ez erabat sinesgaitza, hortik testuaren indarra. Zigor Garrok azaldu digunez, gure gizarteari eta bizimoduari buruz hausnarketa egiteko bide paregabea eskaintzen du 'Neskamearen ipuinak'.  Esate batera, «eskubideak eta askatasuna ez direla egonkorrak erakusten ditu, egunero borrokatu beharrekoak baizik» dio itzultzaileak, egun bizi dugun egoeran gogoan izateko hausnarketa.

Jaurlaritza Logoa