En direct
Gerra Hotzaren garaian, Errusiako Gobernuak ideologia burgesaren aurkako borroka indartzeko, ondorengo musika taldeak debekatzea aholkatu zuen: B52 taldea, militarismoagatik; Depeche Mode, apolitikoa izateagatik; Donna Summer, Rod Stewart eta Madonna erotismoagatik. Culture Club taldea homosexualitateagatik; Motorhead inmorala izateagatik; Blondie eta Madness indarkeriagatik.
Espainia frankistaren Informazio eta Turismo Ministeriok ere zentsuratu zuen The Beach Boys taldea kaliforniarraren 'Student demostration time' kantua ikasleen manifestazioetako indarkeriaz hitz egiten zuelako.
'Gloomy Sunday' kantuaren historia ere bitxia da. Abestiaren izenburuak, literalki igande iluna edo igande tristea esan nahi du. 1933an, Rezs Seress piano-jole hungariarrak konposatu zuen eta zortzi urte geroago, Billie Holiday handiak ospetsu egin zuen kantua. Hungariako agintariek baina debekatu egin zuten kantua jende aurrean jotzea, kantua suizidiora gonbidatzen zuela argudiatuta.
Asko izan dira zentsuratutako kantua, Gramofonoaren bigarren saio honetan indarkeria hartu dugu ardatz zentsuratutako abestiekin fonoteka osatzeko. Hemen adituko dituzuen abestiak.
Cardiac Arrest - Madness
He hit me (and I felt like a Kiss) - The Cristals
Mack the knife - Louis Armstrong
Charlie Brown - The Coasters
Student Demostration Time - Beach Boys
Rumble - Link Wray
Gloomy Sunday - Billie Holiday
Thatcherites - Billy Brag
Look at your game girl- Charles Manson
California Dreamin - The Mama's & The Papa's
My way - Robbie Williams
Urban guerilla - Hawking
I punt a spell on you - Screamin' Jay Hawkins
Rape me - Nivana