En direct

Bigarren Kafea

Gaizka Ugarte: «Film hau bidaia oso interesgarria izaten ari da niretzat»

Audio_placeholder

Gaizka Ugarte: «Film hau bidaia oso interesgarria izaten ari da niretzat»

Loading player...
Una Ventana hacia el Mar filmaren aurkezpena
Una Ventana hacia el Mar filmaren aurkezpena

Iazko Zinemaldian aurkeztu zen arren, zinema aretoetara aste honetan iritsiko da 'Lehio bat itsasora' (Una ventana al mar) filma. Gaizka Ugarte aktorea elkarrizketatzeko auekra izan dugu Bigarren Kafea saioan. Filma aurkeztu digu, errodajoaren nondik norakoak azaldu dizkigu, bere pertsonaiarekin antzik ez duela kontatu digu eta komedia batean lan egitea gustatuko litzaiokela aitortu digu.

Bertan, Mariak (Emma Suarez), gaixotasun larri bat diagnostikatu dioten berrogeita hamabost urteko emakumeak, Greziara bidaia egingo du lagunekin, semearen (Gaizka Ugarte) aholkuaren aurka. Han, Nisyros uhartea aurkituko du, bake- eta lasaitasun-txoko txiki bat, eta bizitzeko gogoa sentituko du. Uhartea arakatu eta bertako altxorretan murgiltzen den bitartean, Stefanos (Akilas Karafisis) ezagutu eta hartaz maiteminduko da.  Azken aukerei, galerari eta heriotzari beldurrik gabe aurre egiteko moduari buruzko istorio itxaropentsua da 'Lehio Bat itsasora' filma.

 

Jaurlaritza Logoa