En direct
14 urterekin jaso zuen amaren eskutik, barrua betirako irauliko zion oparia Ainhoa Urien Telletxek: Xabier Leteren 'Egunsentiaren esku izoztuak' poesia liburua. Orduz geroztik, berak ere ez daki zenbat aldiz irakurri duen, eta aldiro bada zerbait berria, zerbait desberdina.
Idazleak Leteren poesiatik abiatuz egiten duen barne bidaia bat da lana, eta modu batera baita eskertza edo aitortza bat ere: Xabier Leteri eman digun guztia eskertu eta eta itzultzeko ahalegina.
Joxerra Gartziari zor diogu neurri handi batean Urienen liburua kalean ikustea, hark egin du akuilu lana, filosofia ikasketetako graduondoko lana abiapuntutzat hartu eta lan oparo hau amaitu bitartean.
Harrotasuna, hori da Urienek bere lehen liburua eginda, gauzatuta, esku artean hartutakoan sentitu duena. Ez da erraza dena gerorako uzten dugun garai hauetan, errazkerian erortzeko tentazioaren sokan bidaiari garen garai hauetan lan bat hasi eta amaitzea. Bi urtetako ibilbidea izan da, izan du dena pikutara bidaltzeko gogoa ere, baina azkenean gozamezak irabazi du. 'Poesia zaurien ukendu, Xabier Leteren arrastoan' horren erakusgarri.