En direct

Naiz Irratia

Maisha MC x 1

Audio_placeholder

Maisha MC x 1

Loading player...

Kalifornitik zabaldu da uztaileko lehen 'Beste Bat' saioa. Bertan bizi da Maisha MC, zehazki, San Frantzisko hiririan. 121Krew taldean aritu zen, baita Patrol Destroyes-en ere, eta orain  bakarka dabil. 2019an kaleratu zuen bere lehendabiziko lana, Vmme Sahar. Disko kontzeptual bat da, bidaia bat. Bere jaioterritik, Barakaldotik, Martera. 

Gaur egun, NASAn egiten du lan Maisha MC-k. Dena ongi bidean, 20 urte barru egingo du gizakiak lehen bidaia gure ondoko planetara, Artimis programarekin. Bidaia horren garapenean ari da lanean Maisha Mc eta hain zuzen hura izan da bere inspirazio iturri 'Vmme Sahar' diskan.  Horregatik, binilo formatuan kaleratutako lan honetan euskal soinuak eta Marteko soinuak sanpleatu egin ditu.

Baina lehen 'Beste Bat' saio hau, ez da bidaia espazial bat izanen, baizik eta denboran atzera egindako bidaia bat. 2020 hau urte kaskarra izaten ari dela dio Maisha Mc, Covid19, Black Lives Matter...baina 2020an ere bada zer ospatua: 20 urte bete dira euskarazko lehen hip-hop diska atera zenetik. 20 urte horien errepasoa egin du Maisha MCk lehen saio honetan.

 

Hemen aukeratutako fonoteka:

 

Alboka Beat- Maisha Mc

Koktel Molotoff- Selektah Kolektiboa 

M.A.K - M.A.K

Eskaera eta Eskaintza - Norte Apache 

Gora Baraka behera Neguri - 121 Krew

Oasi-Laize Mc

Nire bala - Haizea

Ziakhus - Nahi duten modura 

Lengu - Arrano Pertxa eta Lengu Iluna 

Gustoko - Nizuri Tazuneri 

This is Euskadi - Buru Arin (haziak)

Gaztaren bila - Peio & Isua 

 

 

Jaurlaritza Logoa